Dataset Viewer
Auto-converted to Parquet
id
stringlengths
14
14
periodico
stringclasses
1 value
texto
stringlengths
72
15.3k
28kanala_00000
28kanala
Egiari Zor Fundazioak Zizurkilgo Joxe Arregi Plazan burutu du torturaren aurkako ekitaldi nagusia Jende ugari bildu da igande eguerdian Zizurkilgo Joxe Arregi Plazan. Egiari Zor fundazioak torturaren errealitatea azaleratu nahi izan du eta parte-hartze handia izan da herritarren aldetik. Ekitaldia musika emanaldi xume batekin hasi da, ondoren, Aritz Lopez hizlariak Torturarekin amaitzeko hartu beharreko neurriak oraindik asko direla aipatu du, baita funtsezkoak direla berriro gertatu ez dadin. Hitzaldian azpimarratu denez, tortura kasuak ofizialki aitortzeko mekanismoak martxan daude eta emaitzak ematen ari dira, baina prozesu motelegiak direla eta prozesu horiek arintzeko eta eraginkorragoak izateko baliabideak jarri behar direla aipatu dute. Hitzaldia amaitzean loreak jarri dituzte Joxe Arregi Plazako memorialean.
28kanala_00001
28kanala
Garaipen gazi-gozoa lortu du Lauburuk derbian Denboraldiko partida interesgarrienetako bat bizi izan da Belabietan Lauburu KEk Laskorain hartu du gaur Ibarrako kantxan. Talde ibartarra taularen 5. postuan iritsi da 20. jardunaldira, play-off postutatik gertu egonda Lauburuk 3 puntuak inoiz baino gehiago behar zituen. Txanponaren beste aldean, Laskorainen egoera ez da bat ere ona, 10 punturekin iritsi dira 20. jardunaldira eta arrisku zonaldetik ateratzeko hiru puntuak beharrezkoak zituzten. Lehen atalean Lauburuk ireki du markagailua, baina sorpresa emanez Laskorainek lau gol sartzea lortu du, indar handiz jokatu talde horitxoak uneoro eta neurketaren lehen zatian uneoro etxekoak baino maila handiagoa erakutsi dute, aldageletara hiru puntuko errentarekin joan dira. Bigarren zatian Lauburu siestatik esnatu eta markagailua berdintzea lortu du, Laskorain ezustean harrapatu eta 4-4koa lortu du talde ibartarrak, markagailuan berriro gailentzen saiatu da kanpoko taldea baina gol-truke baten ondoren etxeko taldeak lortu du garaipena segundo batzuen faltan. Norgehiagoka 7-6 amaitu da Laubururen alde baina garaipen gazi-gozoa izan da etxeko taldearentzat, azken unean erabaki da lehia eta ibartarrek partida ez dute bat ere kontrolpean izan. Mikel Diestro entrenatzailea poztu egin da hiru puntuak lortzeagatik baina lehen zatian maila ez dutela erakutsi azpimarratu du.
28kanala_00002
28kanala
Nagusitasunez irabazi du Eguzkitza TAKEk 58-35ko emaitzarekin amaitu du Eguzkitza TAKE eta Ostadar SKTren arteko lehiak. Aparteko hirugarren laurden baten ondoren, laugarrenean lasai jokatu eta abantaila mantentzea besterik ez de behar izan Tolosako taldeak.
28kanala_00003
28kanala
Xuhar eta bere senideak babestu nahi izan ditu Triangulo plazak "Biolentzia polizialik ez!" lelopean salatu da Zaldunitako gertakaria Zaldunitako gaueko gertakariaren ondorioz 16 urteko gazte bat zauritua izan ondoren Tolosa zein eskualdeko beste herrietako hainbat jende Triangulo plazan elkarretaratu dira, Ertzaintzaren jokaera salatzeko. Xuharren aitak jendearen babesa eskertu eta dagokienei erantzukizunak eskatu dizkio, baita Ertzaintzaren metodoak aldatzea eskatu ere, Xuharri eta karga berean aurpegian pilotakada jaso zuen beste gazte bati gertatutakoa errepikatu ez dadin. Gertakariaren ondoren euskal jendarte konprometitu bat desproportzionaltasunaren eta minaren aurrean altxa dela adierazi da protesta isilaren ondoren. Komunikatuan, Josu Erkorekak gertakariaren inguruan egindako adierazpenak salatu nahi izan dituzte ere.
28kanala_00004
28kanala
Otsailaren 21ean ziurtagiri digitalak eskuratzeko aukera izango da kultur etxean 17:00etan izango da saioa eta herritarrek izapide elektronikoen inguruko informazioa jaso ahal izango dute. Otsailaren 21ean, asteazkena, ziurtagiri digitalen inguruko saio bat izango da kultur etxean 17:00etan. Espainiako gobernua administrazioa herritarrengana hurbiltzeko saioak egiten ari da eta egun horretan, bertaratzen diren herritarrek ziurtagiri digitalak unean bertan egin eta eskuratzeko aukera izango dute. Saio horretan erregistro elektroniko orokorrean, justizia ministerioan, unibertsitateen ministerioan, atzerritartasun bulegoan eta IMSERSOko programetan egin daitezkeen izapideen inguruan hitz egingo da eta herritarrek dituzten galderak eta zalantzak argitzeko aukera izango dute. Lotura honetan duzue saioari buruzko informazio gehiago. Parte hartzea librea eta doakoa da eta Udaletik saioan parte hartzera animatu nahi dira herritarrak, ziurtagiri digitala eskuratzeko beste aukerarik ez delako Alegian.
28kanala_00005
28kanala
The Herrikide ́s taldearen emanaldia The herrikide ́s taldeak emanaldia eskainiko du igandean,12:30ean, Leidor aretoan. Bertan,Tolosako Erraldoi eta buruhandiek parte hartuko dute, eta baita Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolako hainbat ikaslek ere. Sorpresa batzuk ere izango dira. Goizeko 11:30ean,musika eskolatik, ikasleen bandarekin, kalejiran joango dira Leidorrera, hainbat buruhandi ere bertan egongo dira. Antolatzaileek herritarrei kalejiran parte hartzeko dei luzatu die. Emanaldirako sarrerak Karela eta Koinobori tabernetan salgai daude.
28kanala_00006
28kanala
Piñata igandeko egitaraua 11:00 Poca-Tripa txaranga Iurreamendi egoitzara joango da 11:30 Musika Eskolako ikasleen banda konpartsa kaleetan zehar 12:30 Kontzertua Leidorren: Tolosako erraldoi eta buruhandiak, musika eskolako ikasleak eta The Herrikide's musika taldea. 18:30 Suzko zezenak Plaza Zaharrean eta Solana kalean.
28kanala_00007
28kanala
Agerraldi jendetsua Villabonan Iñauterietan Ertzaintzak jaurtitako pilotakada jaso zuen gazteari elkartasuna adierazteko agerraldi jendetsua egin dute "Biolentzia polizialik ez!" lemapean. Villabonako Berdura plazan ehundaka pertsona elkartu dira. Agerraldian Ertzaintzari "metodoak aldatzeko" deia egin zaio. Villabonako herritar taldeak "azalpen publiko argiak" ematea eskatu du. Kargaren ardura nork izan duen argitu eta neurriak hartu behar direla ere gaineratu dute. Honetaz gain, Ertzaintzak erabiltzen dituen istiluen aurkako materialak baztertzeko deia ere egin dute. Agerraldian ondorengo adierazpena irakurri dute.
28kanala_00008
28kanala
Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak manifestazioa burutu du Zaldunita gaueko gertakariak salatzeko Triangulo Plazatik abiatutako martxan ehundaka lagun elkartu dira. Pasa den igande gaueko karga polizialen harira, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak manifestazioa burutu du. Triangulo Plazatik abiatutako martxan ehundaka lagun elkartu dira. Kontseilu Sozialistak salatu duenez, Karga hauen tartean,Ertzaintzak bertako gazteei jaurtigailuz tiro egin zien modu indiskriminatuan eta zuzenean gorputzeko goi ataletara apuntatuz. Tiro hauengatik bertan zegoen gazte bati pilotakada bat jo zuen aurpegian eta pertsona larriki zauritu dago. Kontseilu Sozialistak "gogor salatu" nahi izan du gertakaria. "Gertakari hauek jai giroan azken urteetan areagotzen ari den kontrol polizialaren eta gazteriaren kriminalizazioaren adierazle garbiak dira." nabarmanedu du burututako manifestazioaren amaieran "Segurtasunaren aitzakiapean ikusten ari gara polizia indarrek kaleak hartzeko eta kontrol mekanismoak ezartzeko joera orokortzen ari dela jendartean."
28kanala_00009
28kanala
Hiri atxilotu Tolosaldean sexu erasoak egotzita Azken orduetan hiru atxiloketa izan dira Tolosako Inauterietan gertatutako sexu erasoren ondorioz. Oria ertzain-etxeko agenteek bi gizon atxilotu dituzte azken 48 orduetan Tolosaldean hiru emakumezkori sexu-askatasunaren aurkako delituak egiteagatik. Lehenengo bi erasoak joan den igandean gertatu ziren, gaueko bederatziak aldera, Tolosan. Gizon batek elkarrekin iñauteriak ospatzen ari ziren bi emakume sexualki erasotu zituen, horietako bat adingabea da, gizonezkoak gainera, lekuko bat kuter batekin mehatxatu zuen. 28 urteko gizonezkoa, gertakarien lekuan bertan atxilotu zuten, eta atzo, astelehena, epailearen esku utzi zuten. Ertzaintzak egindako bigarren atxiloketa goizaldeko bostak eta laurden aldera izan da, Ibarran. Minutu batzuk lehenago, 37 urteko gizon batek adingabe bat sexualki erasotu du. Biktimak gertatutakoaren berri eman ostean poliziak susmagarria atxilotu du. Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu eta epailearen esku utziko dute, beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan. Bestalde, Tolosako Udalak jakinarazi duenez, udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean, Astelenita egunean, adin txikiko neska talde baten aurrean exhibizionismoa egozten zaio. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean. Tolosako Udalak aho batez gaitzetsi ditu gertakariak. Arratsaldean protesta ekitaldi bateratua egingo da zezen plazan: txarangek zezentokiari buelta eman ostean, Asanblada Feministako kideek, udal ordezkariek eta Inauterietako hainbat eragilek beste itzuli bat emango dute, 'Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde' eta 'Indarkeria matxistari aurre egin' lelopean.
28kanala_00010
28kanala
Hiru atxilotu Tolosaldean sexu erasoak egotzita Azken orduetan hiru atxiloketa izan dira Tolosako Inauterietan gertatutako sexu erasoren ondorioz. Oria ertzain-etxeko agenteek bi gizon atxilotu dituzte azken 48 orduetan Tolosaldean hiru emakumezkori sexu-askatasunaren aurkako delituak egiteagatik. Lehenengo bi erasoak joan den igandean gertatu ziren, gaueko bederatziak aldera, Tolosan. Gizon batek elkarrekin iñauteriak ospatzen ari ziren bi emakume sexualki erasotu zituen, horietako bat adingabea da, gizonezkoak gainera, lekuko bat kuter batekin mehatxatu zuen. 28 urteko gizonezkoa, gertakarien lekuan bertan atxilotu zuten, eta atzo, astelehena, epailearen esku utzi zuten. Ertzaintzak egindako bigarren atxiloketa goizaldeko bostak eta laurden aldera izan da, Ibarran. Minutu batzuk lehenago, 37 urteko gizon batek adingabe bat sexualki erasotu du. Biktimak gertatutakoaren berri eman ostean poliziak susmagarria atxilotu du. Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu eta epailearen esku utziko dute, beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan. Bestalde, Tolosako Udalak jakinarazi duenez, udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean, Astelenita egunean, adin txikiko neska talde baten aurrean exhibizionismoa egozten zaio. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean. Tolosako Udalak aho batez gaitzetsi ditu gertakariak. Arratsaldean protesta ekitaldi bateratua egingo da zezen plazan: txarangek zezentokiari buelta eman ostean, Asanblada Feministako kideek, udal ordezkariek eta Inauterietako hainbat eragilek beste itzuli bat emango dute, 'Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde' eta 'Indarkeria matxistari aurre egin' lelopean.
28kanala_00011
28kanala
Ertzaintzak jaurtitako pilotakada jaso zuen gazteari elkartasuna adierazteko mobilizazioak egingo dira arratsaldean Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak, 18:00etan, Tolosako Trianguloan hasita hasita egingo du manifestazioa. 19:00etan Villabonako Errebote plazan agerraldi jendetsua deitu dute "Biolentzia polizialik ez!" lemapean.
28kanala_00012
28kanala
Aiztondo Klasikaren antolatzaile batzordearekin lankidetza hitzarmena onartu du Udalbatzak Martxoaren 10ean izango da Aiztondo Klasika - Patxi Alkorta Memoriala lasterketa entzutetsua. Aurtengo edizioa Zizurkildik abiatu eta Asteasun amaituko da. Jakina da txirrindularitza jarraitzaile ugari dituen kirola dela Amasa-Villabonan eta Aiztondo bailaran oro har. Beraz, kirol hori babestu eta sustatzeko helburuarekin, urtarrilaren 31n izandako Ohiko Osoko Bilkuran, Udalbatzak aho batez onartu zuen Udalak Aiztondo Klasika Batzordearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea. Hitzarmen horren bitartez, Amasa-Villabonako Udalak urtero 8.000 euroko dirulaguntza bideratuko du 23 urtez azpiko maila goreneko txirrindulari lasterketa hau antolatzeko. 6 urtetarako hitzarmenaLankidetza-hitzarmen honek lasterketaren antolakuntza babesteaz gain, epe luzerako konpromisoa ere ezartzen du, Udalak 2027 urtera arte Aiztondo Klasikarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen baitu. Horrela, hauek izango dira datozen 6 urteetarako irteera eta helmuga herriak: 2024:- Irteera: Zizurkil- Helmuga: Asteasu 2025:- Irteera: Aduna- Helmuga: Amasa - Villabona 2026:- Irteera: Alkiza- Helmuga: Larraul 2027:- Irteera: Asteasu- Helmuga: Zizurkil 2028:- Irteera: Amasa - Villabona- Helmuga: Aduna 2029:- Irteera: Larraul- Helmuga: Alkiza Espainiako Koparako puntuagarria den txirrindularitza lasterketaAiztondo Klasika - Patxi Alkorta Memoriala estatu mailako amateurren lasterketa garrantzitsuenetariko bat da eta Espainiako Koparako puntuagarria da. Amateur mailako txirrindularitza talde nagusiek parte hartzen dute eta lasterketa horretako irabazle askok txirrindularitza profesionalera jauzi egitea lortu dute.
28kanala_00013
28kanala
Lara Aranzabalena, balkoirik ederrena Auzoz-auzo 400 balkoi baino gehiago aztertu ondoren, Korreo kalean dagoenari eman dio 300 euroko saria. Tolosa Turismoak eta Tolosa&Co-k, herriko merkatarien elkarteak, Iñauterietan balkoiak apaintzeko ohitura indartu asmoz lehiaketa antolatu dutela elkarlanean. Epaimahaia, moda eta espazioen dekorazioan adituek osatu dute. Ostegun goizean Tolosako kaleetatik igaroko dira eta balkoi original, koloretsu eta dibertigarriena aukeratuko dute. 400 balkoi baino gehiago aztertu ondoren, lehiaketa Korreo kaleko Lara Aranzabal Segurak irabazi du, berak jasoko du Tolosa&Co-ko establezimenduetan gastatzeko 300 euroko balea. View this post on Instagram A post shared by Tolosa Turismoa
28kanala_00014
28kanala
Edukiontzi handi gehiago, komun gehiago eta goizaldeko garbiketa zerbitzua indartuko da Tolosako Iñauterietan Tolosako Udalak jai egunotan ere herria txukun mantentzeko deia luzatu die herritarrei zein bisitariei Udalak Inauterietan kale garbiketarako baliabide ugari bideratuko dituela adierazi du. Aurten ere zerbitzua indartuko dela, hainbat modutara: edukiontzi handi gehiago jarriko ditu puntu klabeetan, komun gehiago jarriko ditu eta goizaldeko garbiketa zerbitzua indartuko dute. Iaz 40 pertsonatik gora aritu ziren kale garbiketan, eta beste horrenbeste ibiliko direla aurten ere jakinarazi dute. 06:00etan abiatuko dira garbiketa lanak egunero, goizerako kaleak garbi egon daitezen, asteartean izan ezik, 05:00etan ekingo baitiete lanei. Ostegun Gizen eta larunbat eguerdian Azoka eguna izanik- ere egingo dira garbiketa lanak Plaza Zaharrean eta Azoka egiten den hiru plazetan. Horretarako, egun horietan kamioi, kale-garbigailu, hidrogarbitzaile eta desinfektatzaile gehiago erabiliko dira. Edukiontzi gehiago ere jarriko dituzte "Aurreko urteetan egin bezala, obretan erabili ohi diren 11 edukiontzi handi eta 1.000 litroko edukiontzi gehiago jarriko dira puntu gehiagotan. Helburua bikoitza da: alde batetik, hondakinak botatzeko baliabide gehiago eskaintzea; eta, bestetik, garbitzaileei beren lana ahalik eta modurik eraginkorrenean egiteko erraztasunak ematea." Edukiontzi gehigarriez gain, komun eta pixatoki gehiago ere jarri dituzte herrian zehar, hala nola, Euskal Herria plazan, Andia eta Antonio Lekuona kaleetan, Trianguloan, Zerkausi alboan edota Zezen plaza inguruan. Laskoain kaleak eta San Frantzisko pasealekuak bat egiten duten puntuan ere komunak dituen kamioi bat izango da. Tolosako Udalak jai egunotan ere herria txukun mantentzeko deia luzatu die herritarrei zein bisitariei, guztion arteko elkarbizitza egokia bermatzeko. "Kalean ospatzen diren festak dira, eta jende asko pilatzen denean normala denez, jai egun horietan nabarmen areagotzen da hondakin kopurua. Hala ere, arduraz jokatzeko eskaria luzatzen du udalak, jarriko diren edukiontzi eta komunak erabiltzeko deia luzatzearekin batera."
28kanala_00015
28kanala
Iñauterietan lau jaialdi jokatuko dira Beotibarren Zaldunita Bezperan Emakumezkoen Binakako Txapelketako lehiak jokatuko dira, Zaldunitan Motezkue Pilota Klubak antolatutakoa; Astelenitan eta Asteartitan berriz, Gizonezkeon Binakako Txapelketako 13. eta 14. jardunaldiei dagozkien partidak. Urtero moduan, Tolosako Iñauterietan pilota jaialdi bereziak jokatuko dira Beotibar pilotalekuan. Lehenengo jaialdia larunbatean, Zaldunita Bezperan izango da. Bertan Emakumezkoen Binakako Txapelketaren baitan, Adaregia - Larramendi bikoak Etxekolonea - Mendibururen aurka jokatuko du, ondoren Iturriagak eta Orbegozok Zabaletaren eta Zabalaren aurka neurtuko dituzte indarrak. 11:30ean hasiko dira partidak. Hurrengo egunean, igandean, Motezkue Pilota Klubak antolatutako jaialdiko lehiak izango dira Beotibarren. Kasu honetan, 17:00etan hasiko dira norgehiagokak. Astelenitan eta Asteartitan gizonezkoen Binakako Txapelketa Hilaren 12an, 16:30ean hasita, hiru partida izango dira. Lehenengoan, Agirre - Iztueta bikoteak, Exposito - Gaskueren aurka jokatuko du. Estelarrean, Elordi eta Rezusta, Jaka eta Mariezkurrena IIren kontra lehiatuko dira. Azken partidan Dario eta Erostarbe arituko dira gorriz, Zabala eta Aldabe urdinez. Asteartitan, kasu honetan ere 16:30ean hasiko da jaialdia, bi lehia izango dira. Egiruren V.ak eta Eskuzak, Alberdi II.a eta Morgaetxeberriaren aurka jokatuko dute hasteko. Ondoren, Altuna III.ak eta Martijak osatutako bikoteak Peña II.a eta Albisu izango dituzte aurrean. Binakako Txapelketako sailkapena ikusita, bi egunetako partidetako puntuak oso garrantzitsusak izango dira.
28kanala_00016
28kanala
Tolosako erdigunea trafikoarentzat itxita Tolosako Udalak garraio publikoari eta herriko trafikoari loturiko azken oharrak helarazi ditu Iñauteriak kalean bizi diren festak dira eta Tolosako erdigunea jaien agertoki nagusi bilakatzen da. Hori dela eta, hainbat trafiko aldaketa egongo dira Iñauterietan. Horrekin batera, Iñauteriek inguruko herrietako jende asko erakartzen dutela kontuan hartuta, garraio publikoa ere indartu dute. Jaiek irauten duten bitartean, erdigunea, besteak beste, Rondilla kalea, San Fratzisko, Zumalakarregi kalea, Nafarroa edota Foruen etorbidea trafikoarentzat itxita egongo dira. Ostegunetik larunbatera, itxierak puntualak izango dira, udaltzaingoek behar bezala seinaleztatutakoak, baina igandetik asteartera bitartean, hau da, otsailaren 11tik 13ra bitartean (biak barne) itxiera erabatekoa izango da. Garajea duten pertsonek soilik sartu ahal izango dute ibilgailuz itxita dauden guneetara, horretarako udaltzaingoak adierazitako eta zehaztutako orduetan. Garraio publikoa indartuko da eta honek ere aldaketak izango ditu ordutegi eta ibilbidean, ostegunean hasita, goizeko 12:00etatik asteazkena bitarte (goizeko 10:00ak). Lurraldebus Lurraldebusari dagokionean, erdigunean egingo diren trafiko itxierak direla eta, herri kanpotik egingo ditu ibilbideak eta horrenbestez, Donostiarantz doazen autobusek, esaterako, Kondeaneko aldapan, Santa Klaran (Napar Zubiaren parean) eta Larramendin egingo dituzte geldiuneak. Beste norantzakoek ere, gauza bera egingo dute. Horrez gain, otsailaren 8an, 10ean, 11n eta 12an gaueko autobus zerbitzua ere eskainiko du Lurraldebusek, Abaltzisketa, Berastegi eta Asteasuko norantzetan, hain zuzen. Tolosaldea bus Tolosaldea bus-eko linearen kasuan (Amezketa, Berastegi, Leaburu, Anoeta, Villabona, Asteasu...), Rondilla 34ko geltokia, Santa Klarara lekualdatuko da eta bertan egingo du geldiune bakarra. Ibilbide luzeko autobusak Ibilbide luzeko autobusentzat ere Rondilla 34ko geltokia Santa Klarara lekualdatuko da, ostegunetik (goizeko 12:00ak) asteazkena bitarte (goizeko 10:00ak). Hiribusa Hiribusean ere aldaketak egongo dira. Ostegun Gizenean, goizeko 12:30etik ostiral meheko goizeko 09:30ak bitarte, Rondilla 34ko geltokia Santa Klarara lekualdatuko da eta ez ditu geldiuneak egingo ez Rondillan, ezta San Frantziskon ere. Ostiralean, goizeko 10:00etatik larunbateko 12:00ak bitarte, ohiko ibilbidea egingo du eta ordu horretatik aurrera eguneko zerbitzua amaitu bitartean, ibilbidea, herria inguratuz egingo du: Santa Klara - Kondeaneko aldapa - Iurreamendiko errotonda - Kiroldegia - Amarotz Igandean zerbitzua 10:30-14:30 eta 16:00-22:00 bitartean eskainiko da eta astelehen eta asteartean goizeko 7:20-14:30 eta 16:00etatik 22:00etara, hiru egunetan, herrigunea inguratuz: Santa Klara - Zubi Berria - Usabal - Amarotz - Kondeaneko aldapa... Otsailaren 14an, asteazkena, 10:00etatik aurrera, ohiko ordutegi eta ibilbidea berreskuratuko ditu. Edozein kasutan, udaltzaingoak ohar informatiboak jarriko ditu markesina guztietan. Tren zerbitzuak Kasu honetan, tren zerbitzua ere indartu egingo da eta igandetik asteartera bitartean, ordutegian aldaketak egongo dira eta gaueko tren zerbitzu berezia ere eskainiko da.
28kanala_00017
28kanala
"Neurriok ez doaz karrozen aurka, kontrakoa baizik" Iñauterietako Karroza Batzordeak egindako adierazpenenen harira Tolosako Udalak zenbait puntu argitu nahi izan ditu Karrozen kokaleku eta gainerako jarraibideen harira argitaratu diren mezu batzuk egokiak ez direla adieraziz, Tolosako udalak zenbait puntu argitu nahi izan ditu, beti ere, karrozen elkarteko kideek desadostasuna adierazteko eskubide osoa dutela azpimarratuz. Bellota pabiloia Karrozen elkartearekin lehen bilera uztailaren 3an egin zuela adierazi du udal gobernuak, kargua hartu eta bi asteetara. Premiazkoa zen gai baten harira egin zutela adieraziz: Bellota pabiloiaren jabe berriek alokairuarekin ez jarraitzeko erabakia zela eta, leku berria topatzeko beharra. Duela bi urte arte eraikinaren jabea izan den enpresak, ordea, pabiloia beste enpresa bati saldu zion eta 2023ko urrian amaitzen zen kontratua ez zuela berrituko adierazi zuen. Irailaren 3an, berriz, jabe berriekin alokairua beste urtebetez luzatzea adostu zuten udal ordezkariek eta aurtengo urrian amaituko da akordio hori. Bilaketek ez dutela fruiturik eman jakinarazi dute, eta gaur gaurkoz, ez dagoela karrozak gorde ahal izateko baldintzak betetzen dituen pabiloirik alokagai Tolosa eta inguruetan; hala ere, bilaketa horrekin jarraitzen dutela gehitu dute. Karrozen irteera eta garraioa Karrozak atera ahal izateko trafiko eskakizunak ez dituztela betetzen adierazi du Tolosako Udalak. Hau lortzeko, udaltzaingoak, karrozak garabien bidez garraiatzea izan da proposatutako ideia, udaltzainek gidatutako konboi berezietan. Istripuak saihestu eta arriskua murrizteko izango lukeeteela karrozek garabien laguntza adierazi du udalak. Lana egiteaz arduratuko diren profesionalekin txandak, ordutegiak eta ibilbideak zehaztu direla ere jakinarazi dute: bi konboi edo multzotan egingo dute ibilbidea, batzuk 09:00etan eta beste batzuk 10:00etan, 11:00etarako guztiak prest egon daitezen. Modu berean egingo da itzulerako bidea, Rondilla kalean izango diren bi karrozek izan ezik. Autopropultsatuak izanik, Jon Andoni Irazusta bialetik aterako dira, udaltzainek lagunduta, eta gainerako karrozak baino lehenago. Asegurua Legeztatzeko eta balizko istripuren baten aurrean babes gehiago izateko bidea eraiki nahiean, bigarren neurri garrantzitsu bat hartu du Udalak: erantzukizun zibileko asegurua izatearena. Herri askotan egiten dela hau jakinarazi dute; eta Tolosako Inauterietan bertan ere badirela adibide gehiago: kaldereroetako edota Aisialdi Taldeetako karrozak esaterako. Eragile gehiagori, besteak beste txosnaguneari, ere eskatu zaie aurten asegurua. Aseguru hori, gainera, udal teknikariek bilatu eta hitzartu dute adierazi dute. Kokalekuak: Rondilla kalea Adierazi dutenez, udaltzaingoak urteak daramatza Rondilla kalean irizpide horiek betetzen ez direla azalduz. Batetik, jende pilaketak izaten direlako, beste kale batzuk baino estuagoa delako eta larrialdi kasuetan, ibilgailuek ezingo luketeelako bertatik pasa. Udal gobernuak, karrozen elkartearen eskakizunak aintzat hartuta, erdibideko aukera bat aztertzeko eskatu zuela jakinarazi dute, segurtasun irizpideen barruan ahal bezain beste karroza sartzeko eta Rondilla kaleko puntu estrategikoetan bi karroza kokatzeko aukera onartu zutela. Harremanaz eta teknikarien profesionaltasunaz Udalak adierazi duenez, bilera ugari egin ditu karrozen elkarteko bozeramaileekin. Zinegotziak eta teknikariak egon izan direla bilera horietan eta ordura arteko urratsak eta hartutako erabaki hauen nondik norakoak azaldu direla bilera hauetan, eta ia inork ez zuen kontrako jarrerarik erakutsi. "Inauterien antolaketan udaleko sail askotako teknikariek parte hartzen dute, eragileekin egiten diren bilerez gain, barruko lan bilera, dei, mezu eta lan administratibo asko dago atzetik. Horregatik, ez dira inondik ere onargarriak udal langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen duten mezuak." Karrozen etorkizunaz Udalak gogoz adierazi du hartu diren neurriak ez direla karrozei aurre egiteko "Neurriok ez doaz karrozen aurka, kontrakoa baizik: epe luzera begira, modu egokian beren espazioa izan dezaten bermatu nahian hartutako neurriak dira. Tolosako Udalak oso presente du karrozek, beste eragile askok bezala, inauterietan duten garrantzia. Urteak dira karrozen elkartea sortu zela, eta urrats asko egin dira elkarlanean karrozen presentzia arautu eta bermatzeko. Udalak eskakizun eta proposamen ugari jaso izan ditu elkarteko kideen eskutik, eta horri ere dagokion balioa eman behar zaio. Bide horretan, azken urteetan egindako proposamen, esfortzu, lanketa, akats eta erabaki zuzenek, denek, balioko dute Tolosako Inauterien antolaketan hobetu eta pausoak aurrera emateko, den-denek izan dezaten lekua, denon Inauterietan."
28kanala_00018
28kanala
Asteartita 06:00 Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupeetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti Plazan. 08:00 Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena zezen plazan. Ondoren, kalejira 11:00 Karroza eta konpartsen irteera. 11:00 Plaza Zaharrean sokamuturra Aiz OrratzVeleta txarangak alaituta. 12:00 EUSKAL HERRIA PLAZAN TXARANGEN BILKURA; San Esteban, Arco iris, Sukalde etaTxapel Handi txarangen eskutik. Euria egingo balu, Berdura plazan. Ondoren kalejira Kabi Alaraino. 15:45 Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea. 16:00 Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara. 16:30 Zezenak zezen plazan; Txarangak eta Udal Txistulari Banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira. 19:00 Dantzaldia Zerkausian Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin. 23:30 Incansables txarangaren irteera
28kanala_00019
28kanala
Astelenita 09:00 Txarangen irteera. 09:00 Tarragona akordeoi taldea Musika Eskolako ikasleekin. 11:00 Aisialdiko karroza eta konpartsen irteera. 11:00 Plaza Zaharrean sokamuturra Gure Kaiola txarangak alaituta 13:00 Kontzertuak txosnetan: La jodedera 15:30 Euskadi Gazteako Jeep-a Oria kaletik abiatuta. 16:00 Kalejira Poca tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara. 16:30 Zezenak zezen plazan; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira 17:00 EIDER + DJ Oihan Vega Alondegi plazan 19:00 Dantzaldia Zerkausian, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin 19:30 Kontzertuak txosnetan: 23:30 Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale
28kanala_00020
28kanala
Zaldunita 08:00 DIANA, Tolosako Udal Musika Bandarekin. 08:45 Udal Txistulari Bandak, ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du. 10:00 Txarangen irteera 11:00 Plaza Zaharrean sokamuturra Veleta txarangak alaituta 11:00 KARROZA ETA KONPARTSEN IRTEERA. 15:45 Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea. 15:45 Burrunba elektrotxaranga zezen plazatik Euskal Herria plazaraino. 16:00 Kalejira Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazaraino 16:30 Zezenak zezen plazan; txarangak eta Udal Txistulari Banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira. 17:00 'Gora Bihotzak' dantza eta kanta ikuskizuna haurrentzat Alondegia plazan. Euria egingo balu Herrikide ikastetxeko frontoian. 17:30 Kontzertua txosnetan: Verde Prato 19:00 Dantzaldia Zerkausian Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin 19:30 Kontzertuak txosnetan: 22:30 Gozategiren kontzertua Plaza Berrian. 23:30 Oriako txaranga eta Kalean txarangak kalez kale.
28kanala_00021
28kanala
Zaldunita Bezpera 11:00 Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik. Gernikako Arbola lorategietatik 11:00 Aiz Orratz-Veleta elkarteko TXU-TXU Trena ibiliko da kaleetan barrena. Irteera Lapurdi plazatik. 11:30 Udaberri dantza taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira abiatuko da Trianguloa plazatik. 11:30 Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik. 12:00 Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera. 17:00 Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera. 17:00 HAUR DANBORRADA Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta, irteera Geltoki kaletik. 19:00 Tolosako Danborradaren irteera Plaza Zaharretik, Numen Dantza Eskolako kosakoen partehartzearekin 19:30 Kontzertuak txosnetan: Desgaraian 22:30 Kontzertuak txosnetan 23:30 Oriako txaranga eta Iraunkorrak txarangak kalez kale.
28kanala_00022
28kanala
Ostiral Mehe 11:30 Ozenki Txistulari Taldearen kalejira. 16:30 Zezen plazan zezenak, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira 19:30 Ostiral mehe eguneko danborrada 22:30 Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan 22:30 Kontzertuak txosnetan: MonkeyMan Malec LS, Eros Krk eta Calde Selektah Nikotina eta Little Martin 23:30 Jainekin txarangaren irteera.
28kanala_00023
28kanala
Ostegun Gizena 11:00 Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea. 11:45 Kabi-Alai elkarteak pregoia emango du udaletxetik. 12:00 PLAZA ZAHARREAN, SUZIRIA JAIEN HASIERA IRAGARTZEKO. 12:00 Pintxana eta KabiAlai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik. 16:30 Zezen plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira 19:00 Aurrera kirol elkartearen danborrada 22:30 Kontzertuak txosnetan: OTSAILAK 8 - OSTEGUN GIZENA 11:00 Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea. 11:45 Kabi-Alai elkarteak pregoia emango du udaletxetik. 12:00 PLAZA ZAHARREAN, SUZIRIA JAIEN HASIERA IRAGARTZEKO. 12:00 Pintxana eta KabiAlai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik. 16:30 Zezen plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira 19:00 Aurrera kirol elkartearen danborrada 22:30 Kontzertuak txosnetan: OTSAILAK 9 - OSTIRAL MEHEA 11:30 Ozenki Txistulari Taldearen kalejira. 16:30 Zezen plazan zezenak, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira 19:30 Ostiral mehe eguneko danborrada 22:30 Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan 22:30 Kontzertuak txosnetan: MonkeyMan Malec LS, Eros Krk eta Calde Selektah Nikotina eta Little Martin 23:30 Jainekin txarangaren irteera. OTSAILAK 10 - ZALDUNITA BEZPERA 11:00 Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik. Gernikako Arbola lorategietatik 11:00 Aiz Orratz-Veleta elkarteko TXU-TXU Trena ibiliko da kaleetan barrena. Irteera Lapurdi plazatik. 11:30 Udaberri dantza taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira abiatuko da Trianguloa plazatik. 11:30 Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik. 12:00 Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera. 17:00 Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera. 17:00 HAUR DANBORRADA Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta, irteera Geltoki kaletik. 19:00 Tolosako Danborradaren irteera Plaza Zaharretik, Numen Dantza Eskolako kosakoen partehartzearekin 19:30 Kontzertuak txosnetan: Desgaraian 22:30 Kontzertuak txosnetan 23:30 Oriako txaranga eta Iraunkorrak txarangak kalez kale. OTSAILAK 11 - ZALDUNITA 08:00 DIANA, Tolosako Udal Musika Bandarekin. 08:45 Udal Txistulari Bandak, ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du. 10:00 Txarangen irteera 11:00 Plaza Zaharrean sokamuturra Veleta txarangak alaituta 11:00 KARROZA ETA KONPARTSEN IRTEERA. 15:45 Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea. 15:45 Burrunba elektrotxaranga zezen plazatik Euskal Herria plazaraino. 16:00 Kalejira Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazaraino 16:30 Zezenak zezen plazan; txarangak eta Udal Txistulari Banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira. 17:00 'Gora Bihotzak' dantza eta kanta ikuskizuna haurrentzat Alondegia plazan. Euria egingo balu Herrikide ikastetxeko frontoian. 17:30 Kontzertua txosnetan: Verde Prato 19:00 Dantzaldia Zerkausian Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin 19:30 Kontzertuak txosnetan: 22:30 Gozategiren kontzertua Plaza Berrian. 23:30 Oriako txaranga eta Kalean txarangak kalez kale. OTSAILAK 12 - ASTELEHENITA 09:00 Txarangen irteera. 09:00 Tarragona akordeoi taldea Musika Eskolako ikasleekin. 11:00 Aisialdiko karroza eta konpartsen irteera. 11:00 Plaza Zaharrean sokamuturra Gure Kaiola txarangak alaituta 13:00 Kontzertuak txosnetan:- La jodedera 15:30 Euskadi Gazteako Jeep-a Oria kaletik abiatuta. 16:00 Kalejira Poca tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara. 16:30 Zezenak zezen plazan; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira 17:00 EIDER + DJ Oihan Vega Alondegi plazan 19:00 Dantzaldia Zerkausian, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin 19:30 Kontzertuak txosnetan: 23:30 Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale OTSAILAK 13 - ASTEARTITA 06:00 Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupeetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti Plazan. 08:00 Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena zezen plazan. Ondoren, kalejira 11:00 Karroza eta konpartsen irteera. 11:00 Plaza Zaharrean sokamuturra Aiz OrratzVeleta txarangak alaituta. 12:00 EUSKAL HERRIA PLAZAN TXARANGEN BILKURA; San Esteban, Arco iris, Sukalde etaTxapel Handi txarangen eskutik. Euria egingo balu, Berdura plazan. Ondoren kalejira Kabi Alaraino. 15:45 Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea. 16:00 Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara. 16:30 Zezenak zezen plazan; Txarangak eta Udal Txistulari Banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira. 19:00 Dantzaldia Zerkausian Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin. 23:30 Incansables txarangaren irteera OSTAILAK 18 - PIÑATA IGANDEA 11:00 Poca-Tripa txaranga Iurreamendi egoitzara joango da 11:30 Musika Eskolako ikasleen banda konpartsa kaleetan zehar 12:30 Kontzertua Leidorren: Tolosako erraldoi eta buruhandiak, musika eskolako ikasleak eta The Herrikide's musika taldea. 18:30 Suzko zezenak Plaza Zaharrean eta Solana kalean.
28kanala_00024
28kanala
Karrozek geldialdia Zaldunitan Inauterietako Karroza Batzordeak udalarekin desadostasunak izan ditu eta Zaldunitan 12:00etatik 14:00etara ez dute ikuskizunik egingo. Karroza Batzordeko kideek dokumentu bat prestatu dute beraien iritzia plazaratzeko. Irakurtzeko egin klik:
28kanala_00025
28kanala
Alpino Uzturreko eskiatzaileak Espainiako Sprint Txapelketan emaitza bikainak lortuta Skating modalitateko Alpino Uzturreko iraupen eskikoko lagunak saio bikainak burutu dituzte Espainiako sprint txapelketan. Eskiatzaileak bikain leihatu dira oraingoan ere bai Espainiako sprint txapelketako skating modalitatean baita Marxa Beret-en ere. Hona heme lortutako emaitzak: - Espainiako tapelketa distantzia luzea 42km: Imanol irabazle! - Espainiako tapelketa distantzia luzea U18: Hodei Juarisiti 5.n - Marxa Beret 10km: June Aranburu 3.n ZORIONAK DENOI eta JARRAITU HORRELA!
28kanala_00026
28kanala
Negu Trail arrakastatsua Alpino Uzturre mendi korrikalarientzat Otsailaren 4an, Berastegin Negu Trail mendi lasterketa (16 km. eta 1.000 m. +) lehiatu zen. 252 korrikalarik amaitu zuten mendi lasterketa, hoietako 14 Alpino Uzturre taldeko lasterkariak izan ziren. Festa giro bikaina bizitu zuten pasa den iganden Alpino Uzuturre taldeko korrikalariak Berastegin. Neska mutilek emaitza bikainak lortu zituzten eta asko disfrutatu zuten behe lainoz inguratutako egun paregabe batean. Gizonezkoetan Oier Zubeldiak podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postuan helmugaratu ostean (1:21 ́12"). Aitor Eceiza 7. postuan iritsi zen helmugara, Endika De Las Heras 11.ean, Asier Ayerza 16.ean, Jokin Uribeetxeberria 20.ean, Uxer Mozo 27.ean eta Mattin Belaunzaran 45.ean, Aimar Iturriotz 51.n, Jon Ander Iparragirre 52.n eta Jose Luis Arrizabalaga 139.n. Emakumezkoetan berriz, Ainhoa Intxausti laugarren sailkatu zen (1:47 ́41"), Erika Álvarez 6.a izan zen, Ainhoa Egiguren 8.a eta Yashira Navas 10.a. Bejondeizuela!!!
28kanala_00027
28kanala
Eguerdian, Pregoi kontzertua Txistularien eta Musika Bandaren doinuak herritar guztien bihotzera iritsiko dira. 12:00 Inauterietako kontzertua: Tolosako Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.
28kanala_00028
28kanala
Gol festa Uzturpeko kantxan Tolosalak Kukuiaga talde hartu du uzturpen larunbat honetan. Kanpoko taldea taularenerdialdean kokatuta badago ere lehia estua izan du urdinekin. Lehen zatian gorriek sartu dute lehen gola eta ondoren hutsune gutxi utzi dizkiote Tolosalari berdinketa lortzeko. Behin eta berriro saiatu eta gero, etxeko taldeak hutsune hori aurkitu eta markagailua berdindu du. 1-1 amaitu da norgehiagokaren lehen atala. Bigarren atalean Tolosalak maila handia erakutsi du. 4 gol sartu dizkio Kukuiagari, aurkaria garaipen aukera gabe geratu da eta partida 5-1 amaitu da Tolosalaren alde.
28kanala_00029
28kanala
Kalderero Eguneko egitaraua Tolosako Iñauterien atariko, erraldoi eta buruhandiak irtengo dira goizean, haur jaialdia egingo da ondoren eta iluntzean kaldereroen konpartsa irtengo da. 10:30 Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola 12:00 Aiz Orratz-Veleta elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik. 12:30 Haurrentzako jaialdia, Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. 19:00 Urdiña Txiki elkarteak antolatuta, KALDEREROEN KONPARTSA aterako da musika eskolako ikasleekin batera, Plaza Zaharretik.23:30 Incansables txaranga kalez kale.
28kanala_00030
28kanala
Kalderero Eguneko egitaraua Tolosako Iñauterien atariko, erraldoi eta buruhandiak irtengo dira goizean, haur jaialdia egingo da ondoren eta iluntzean kaldereroen konpartsa irtengo da. 10:30 Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola 12:00 Aiz Orratz-Veleta elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik. 12:30 Haurrentzako jaialdia, Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. 19:00 Urdiña Txiki elkarteak antolatuta, KALDEREROEN KONPARTSA aterako da musika eskolako ikasleekin batera, Plaza Zaharretik. 23:30 Incansables txaranga kalez kale.
28kanala_00031
28kanala
Udalbatzak bat egin du Fleming Herri Eskolak sukaldea sortzeko egin duen eskaerarekin Eskolako jangela ereduaren eraldatzea jorratzen ari da Fleming Herri Eskola azken urteotan. Aldaketa horiek gauzatzeko ezinbestekoa ikusten dute otorduak prestatzeko sukaldea Arratzaingo eskolan bertan izatea. Sukaldeak hartuko duen espazioa zein izan daitekeen ere dagoeneko aurreikusi dute; gaur egun erabilerarik ez duen atezain ohiaren etxebizitza zena, hain zuzen ere. Gauzak horrela, Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioak honakoa eskatzen dio Udalbatzari: Arratzaingo eraikuntzan sukaldea egiteko eskaerarekin bat egitea. Sukaldea ahalik eta azkarren egiteko eskaera burutzea Hezkuntza Sailari. Arratzaingo sukaldean prestatutako otorduak Arroako eraikuntzara garraiatzeko baliabideak jartzeko eskaera egitea Hezkuntza Sailari. Sukaldea sortzeko beharrezkoak izango diren baliabide pertsonal, tekniko eta ekonomikoak jartzea, eta Hezkuntza Sailak eskatuko dituen udal-baimenak ematea. Ikusi mozioa osorik Udalean ordezkaritza duten alderdiek aho batez onartu dute Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioa.
28kanala_00032
28kanala
Aldiriko tren zerbitzua hobetzea eta "Billabona-Zizurkil" geltokia eraberritzea eskatu du Udalbatzak Atzo arratsaldeko Amasa-Villabonako Udalbatzaren ohiko osoko bilkuran, azken urteetan eman den Irun eta Brinkola arteko RENFEren aldirikoen, zein distantzia erdiko zerbitzuen kaskartzea salatu, eta zerbitzu horiek hobetzea aldarrikatzen zuen mozioa onartu zen. Azken urteotan ohikoak bilakatu dira aldez aurretik jakinarazi gabeko aldiriko trenen atzerapenak, kantzelazioak, murrizketak... Geltoki askok ez dituzte irisgarritasun baldintzak betetzen, guztiz zaharkituak daude eta zaharberritze lanak behar beharrezkoak dituzte. Egoera honek eragin handia du Amasa-Villabonako herritarren gain, asko baitira egunero tren zerbitzu hauen erabiltzaileak direnak. Hori horrela, EH Bilduko udal taldeak garraio publiko honetan hobekuntzak egitea eskatzen duen mozioa aurkeztu zuen, urtarrileko Udalbatzan eztabaidatu eta bozkatu zedin. Mozioak, besteak beste honako eskaerak jasotzen du: Aldirikoen eta distantzia erdikoen tren-zerbitzua hobetzea, ezarrita dauden maiztasunak eta ordutegiak errespetatuz. Gipuzkoako zenbait puntutan egiten ari diren AHTaren lanek ahalik eta eragin txikiena izan dezatela tren zerbitzuetan. Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren esku utzi ditzala trenbide azpiegiturak. "Billabona-Zizurkil" geltokiak irisgarritasun baldintza minimoak ez dituela betetzen eta orokorrean geltokiak duen egora penagarria salatu, eta zaharberritze integrala gauzatu dadin eskatzea. Eusko Jaurlaritzak zerbitzu eta azpiegiturak transferitzeko eskaera egin diezaiola Espainiako Gobernuari, eta plangintza bat landu dezala tren zerbitzuak eta azpiegiturek dituzten arazoei irtenbidea emateko. Ikusi mozioa osorik Mozio honek EH Bildu taldearen aldeko 7 boto, EAJ-PNVren 4 abstentzio eta PSE-EE alderdiaren aurkako botoarekin egin zuen aurrera.
28kanala_00033
28kanala
Aldaketak hainbat udal zerbitzuen ordutegietan, inauteriak direla eta Datorren otsailaren 8tik 14ra bitartean aldaketak egongo dira Usabal kiroldegia, Abegi, UDATE, Gizarte Zerbitzuetan eta Hondakin Bulegoan 7 egun barru Tolosa eta tolosarrak inauterien ospakizunean murgilduko dira bete-betean. Horri lotuta, jaiak irauten duen bitartean ordutegi aldaketak egongo dira hainbat udal zerbitzutan. UDATE Otsailak 8, ostegun gizena: 7:15-11:15 Otsailak 9, ostiral mehea: 8:00-12:00 Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne) Gizarte Zerbitzuak Otsailak 8, ostegun gizena: itxita Otsailak 9, ostiral mehea: 10:00-13:00 Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne) Hondakin bulegoa Otsailak 8 eta 9: 8:30-14:00 Otsailaren 12tik 14ra: itxita (biak barne) Abegi Otsailaren 8tik 14ra itxita (biak barne) Usabal kiroldegia Otsailaren 8tik 14ra itxita (biak barne). Mantentze lanak eta igerilekuko dutxa eremua birgaituko dira denbora horretan. Berazubi Otsailak 8, 10, 12 eta 13: 9:00-14:00 Otsailak 9, ostiral mehea: 9:00-20:00 Otsailak 11, igandea: itxita Otsailak 14, asteazkena: 9:00-21:00 Musika Eskola Otsailaren 8tik 14ra itxita (biak barne). Kultur Etxea Otsailak 8, ostegun gizena: 10:00-11:30 Otsailak 9, ostiral mehea: 10:00-13:00 Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne) Euskaltegia Otsailak 8, ostegun gizena: 9:00-12:00 Otsailaren 9tik 14ra itxita (biak barne) Haur liburutegia Otsailaren 8tik 14ra itxita (biak barne) Helduen liburutegia Otsailak 8, ostegun gizena: 10:00-12:00 Otsailak 9, ostiral mehea: 10:00-13:30 Otsailaren 12tik 14ra itxita (biak barne) Udaletxea ere itxita egongo da otsailaren 12tik 14ra bitartean (biak barne). Udaltzaingoak 24 orduko arreta zerbitzua emango du, eta larrialdiren baten kasuan, 943 675 858 telefonora deitu ahal izango da. Bestalde, Inauterietarako, Trianguloan dagoen bizikleten aparkalekua kendu egingo da. Hori dela eta, beranduenez igande iluntzerako, otsailak 4, bizikletak bertatik kentzea eskatzen zaie herritarrei. Kentzen ez diren bizikletak brigadak jasoko ditu astelehenean.
28kanala_00034
28kanala
ALPINO UZTURREKO KOLOREAK LASTERKETA EZBERDINETAN Alpino Uzturreko korrikalariak hainbat lasterketetan ikusteko aukera izan genuen pasa den asteburuan. Kirolaz gozatzen jarraitzen dute Alpino Uzturreko lasterkatiak, hala erakutxi digute beste behin ere pasa den asteburuan parte hartu duten lasterketa ezberdinetan. Aipamen berezia egin nahi izan diote Enara Agote taldekideari, urte bete baino gehiago geldirik egon ondoren bueltan eta gozatzen ikusteko aukera benetan polita izan bait zen. Denboraldia hasi besterik ez da egin eta gogotsu gainera! ZORIONAK GUZTIOI!! Etxera Trail: Irati Casais 11.n Idiazabalgo Herri Krosa: Erika Alvarez 15.n Enara Agote 38.n Igor Arostegi 54.n Julen Gaston 60.n Garikoitz Balerdi 223.n Herri Ametsa Talaia mendi krosa: Andoni Uzkiano 5.n Naroa Uria 6.n Jon Ander Iparraguirre 16.n Getafeko Maratoi Erdia: Eneko Molares 1:13:30 Peralta eta Falceseko Xmilak: Iñaki Izagirre 36.n Ultramediterranea (bertikala): Maialen San Sebastian 1.go senior Ulatramediterranea (16K): Maialen San Sebastian 3.n senior Zamudioko Krosa: Sara Aguirre 4. eta 5. erreleboka
28kanala_00035
28kanala
Otsaileko kultur programazioa aurkeztu du Udaleko Kultura sailak Otsailean ere publikoak antzerkiarekin, musikarekin, erakusketekin, hitzaldiekin eta zinemarekin gozatzeko aukera izango du artista, talde eta konpainia ezagunen eskutik. Aljibe gauek emango diote hasiera Otsaileko kultur programazioari, izan ere, Periferia eta The Lio musika taldeen kontzertuak izango dira Aljibean, otsailaren 2an. Eresargi abesbatzak aspaldiko ohiturei eutsi eta santa eskean ateratzeko gonbitea luzatu die herritar guztiei. Horrela, Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, Villabonako Kultur Etxean egin dute hitzordua, goizeko 11:00etan. Bertatik abiatu, eta herriko kaleak alaituko dituzte kantuan. Inauteriak ere ate jokatu ditugunez, Udalak, Fleming Herri Eskolak eta Zubimusu Ikastolak, Irrika Aisialdi Elkartearekin elkarlanean, inauteri desfilea antolatu du ostegun gizen arratsalderako. Aurtengo gaia Negua izango da, beraz, elurrezko panpinez, eskiatzailez... mozorrotu eta herriko kaleak girotuko dituzte txarangaz lagunduta. Hitzordua otsailaren 8an da, arratsaldeko 15:15etan, Erreboteko plazan. villabona.dok egitasmoaren baitan, Domingo domingo dokumentala ikusteko aukera egongo da otsailaren 20an. Bestetik, antzerkizaleek hilaren 25ean Toto antzezlana izango dute ikusgai otsailaren 25ean. Eñaut Aiartzaguena marrazkilari iurretarrak Gure basoak izeneko komikia ondu du, Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren barruan Amasa-Villabonan egindako egonaldiaren ondorioz. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. Komikien sortze-prozesuaren inguruko erakusketa egingo da otsailaren 26tik martxoaren 9ra, eta lehenengo egunean Eñaut Aiartzaguena bera etorriko da komikia eta erakusketa aurkeztera. Otsaileko kultur programazioa Iñaki Iurrebasoren Euskaren egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldiak itxiko du. Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze prozesuan? Galdera horiei eta tankerako beste batzuei erantzungo die Iñaki Iurrebaso soziolinguistak otsailaren 27ko hitzaldian. Aipatutako kultur programazioaz gain, haur eta helduentzako zine aukera zabala egongo da Gurea antzokian. Otsaileko egitaraua osorik Ekitaldietarako sarrerak HEMEN eskuratu daitezke.
28kanala_00036
28kanala
Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosan gertatutako sexu erasoak irmoki salatu eta arbuiatu ditu Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi izan die eraso horiek pairatu dituzten emakumeei Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Tolosako Udalak kaleratu duen adierazpenarekin. Beste behin, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarria azpimarratu dute eta halako erasoen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza dagoela. Emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak direla adeirazi dute, eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak direla eta ez dute lekurik gure gizartean. Hala, Aldundiak bat egiten du Tolosako Udalak Mugimendu Feministarekin batera egindako elkarretaratze-deialdiarekin. Plaza Zaharrean, iluntzeko 19:00etan egingo da elkarretaratzea eta bertan izango da, Aldundiaren ordezkari gisa, Nerea Isasi, Berdintasun Organoaren zuzendaria.
28kanala_00037
28kanala
Tolosa CF eskubaloia 26 - 24 Trapagaran Usabalen jokatu den partidan talde urdina gailendu da. Tolosa CFk ondo hasi du lehia, lehen zatian 3 puntuko errentarekin joan da aldageletara, 14-11 etxekoen alde. Bigarren zatian errenta hori mantenduz norgehiagokaren amaierara lasai iritsi da talde tolosarra. 26-24 izan da partidaren emaitza. Garaipena beraz Tolosa CF eskubaloiarentzat.
28kanala_00038
28kanala
Laskorain KEk Zierbena CDF hartu du Usabalgo kantxan Tolosan jokatutako norgehiagoka 4 - 5 emaitzarekin amaitu da Zierbenaren alde, aurkari gogorra izan du aurrean talde horitxoak larunbat honetan Taularen azken-aurreko postuan kokatuta dago Laskorain, leku deserosoa da talde tolosarrarentzat. 2.B mailan mantendu nahi badute, garaipen gehiago beharko dituzte arrisku zonaldetik lehen bailen ihes egiteko.
28kanala_00039
28kanala
Mondragon Unibertsitateak eta Redline Mekanika TAKEk gipuzkoarren arteko derbia jokatuko dute igandean EBA Ligako 16. jardunaldiko lehia igandean 18:30ean hasita jokatuko da Iturripe kiroldegiko kantxan. EBA Ligako A-A multzoa osatzen duten hamalau taldeetatik lau dira gipuzkoarrak, igandean horietako bik, Mondragon Unibertsitateak eta Redline Mekanika TAKEk elkarren aurkako lehia jokatuko dute Arrasaten. Partida berezi hau igandean 18:30ean hasiko da. Tolosako taldea sailkapeneko hamaikagarren postuan iritsiko da lehiara, orain arte jokatu dituen hamabost partidetatik lau irabazi ditu. Arrasateko taldea berriz, zazpigarren tokian dago taulan, zortzi garaipen lortu ditu orain artean. TAKE Grupo de Santiagori nagusitasunez (99-64) irabazi ondoren iritsiko da derbira. Mondragon Unibertsitateak ere irabazi egin zuen pasa den asteburuan, kasu honetan hiru puntuko aldea (74-71) atera zion MUk Santurtziri. Lehen itzulian, hirugarren jardunaldian jokatutako partitan, Debagoieneko taldea izan zen garaile. Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatutako lehia, 67-70eko emaitzarekin bukatu zen.
28kanala_00040
28kanala
Ibarrako Voith Hydro enpresako langile bat Ourenseko Rubía herriko zentral hidroelektrikoan hil da LABek jakinarazi duenez, langilea makina baten harrapatua hil da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute bere hilotza Ibarran kokatzen den enpresako langilea 10. hildakoa da 2024a hasi denetik. LABek adeirazi duenez, 3. hildakoa industria arloan, makinak harrapatuta edo hauen kolpeen ondorioz. 1997tik, langileentzako eskuragarri jartzen diren makinek araudi zorrotza bete behar dutela ere adierazi du sindikatuak, baina, gaur egun oraindik ere ohikoa dela araudia betetzen ez duten makina arriskutsuak nonahi topatzea. Langilearen senide, lankide, zein gertukoei, LAB Sindikatutik beraien samina eta elkartasuna luzatu nahi iza die baita ere.
28kanala_00041
28kanala
K 3.200 kg-tik gora hondakin erretiratu ditu Udalak 2023an zehar Udalak, herriko errekak, ibaiak eta ingurune naturalak babesteko duen konpromisoari eutsiz, 3.269 kg hondakin erretiratu zituen iaz eremu horietatik. 2023an ere, herriko eremu naturalak garbitzen eta zaintzen jarraitu du, eta Urzain Taldearekin lankidetzan, Amasa-Villabonako ingurumenaren osasuna eta biodibertsitatea mehatxatzen duten hondakinak erretiratu ditu eta hauek itsasora heltzea saihestu du. Besteak beste, Oria ibaiaren ertzak, Aranerrekako ibilbidea, Lasturko atsedenlekua, Antzibarko presa inguruak, hainbat herri-bide bazterretan topatutako hondakin-pilaketak... garbitu ditu. Bertan bildutako hondakinen artean herriko fauna eta florari kalte egiten dioten plastikoak, latak, beirak, gurpilak, toailitak, koltxoiak, obra-hondakinak eta bestelako hondakin kutsakorrak zeuden. Guztiak jaso eta, zegokien edukiontzietan sailkatu eta kudeatu ondoren, Tolosaldeko Mankomunitateak dituen bi garbiguneetara eraman ditu. 2023an hondakin gehienak erretiratu ondoren, 2024an erreka eta naturguneak garbitzeko ahalegin honekin jarraituko du Udalak 2 hilean behin mantentze garbiketa-lanak eginez. Ekimen honekin Udalak herritarren bizi-kalitatea hobetu eta ingurune naturalak garbi mantentzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Era berean, ingurumena errespetatzen duten praktika onak gauzatzea eskatzen die herritarrei.
28kanala_00042
28kanala
Arratsaldean egingo du urtarrileko Osoko Bilkura Tolosako Udalak 18:30ean hasiko den plenoa zuzenean ikustekoa aukera izango da 28 Kanalean eta 28kanala.eus webgunean. Tolosako Udalak gaur arratsaldean egingo du Ohiko Osoko Bilkura. Gai ordenean 8 puntu izango dira: 1. Akta hau onartzea: 2023ko abenduaren 28ko ohiko Osoko Bilkurakoa. 2. 2024rako Lanpostu-zerrenda onartzea. 3. Amaitutzat ematea Euskal Herria plazako 1A eraikina Tolosako Ekinbide Etxeari zuzeneko emakidan esleitzeko prozedura. 4. Onartzea itxitako ekitaldiko faktura bat. 5. Behin betiko onespena ematea 24. Iurre; esparruko Laskorain Ikastolako xehetasun-azterlanari. 6. Onartzea Gureak Berdea SLU enpresari itzultzea 2016ko ekainaren 21ean, «Tolosako parke, lorategi, berdegune eta kaleko zuhaitzen mantentze-lanen zerbitzua» kontzeptupean jarritako bermea. 7. Berri ematea: Tolosako Udal biztanleen erroldaren berrikuspenetik emandako biztanleen kopuru ofiziala, 2023ko urtarrilaren 1ean. 8. Galderak eta eskaerak.
28kanala_00043
28kanala
Gaurko egunean zehar egingo da zezen plazara txarangekin saltoka sartzeko gonbidapenen zozketa Zaldunita egunerako eskatu dute gonbidapen gehien Gaur, urtarrilak 25, egingo dute zozketa zezen plazara txarangen atzetik sartu ahal izateko. Parte hartzaileei adierazitako posta elektronikoaren bitartez jakinaraziko zaizkie emaitzak. Izena emateko epea atzo amaitu zen. 1.300dik gora pertsonek eman dute izena zozketan. Guztira, 10.963 gonbidapen eskatu dituzte parte-hartzaileek, eta udalak eguneko soilik 300 gonbidapen banatuko ditu hauen artean. Egun bakoitzeko izen-emateak eta gonbidapenen eskaera hauek izan dira: Ostegun Gizena: 240 izen-emate - 1.933 gonbidapen eskaeraOstiral Mehea: 86 izen-emate - 692 gonbidapen eskaeraZaldunita: 402 izen-emate - 3.409 gonbidapen eskaeraAstelenita: 270 izen-emate - 2.293 gonbidapen eskaeraAsteartita: 310 izen-emate - 2.636 gonbidapen eskaera Gonbidapena lortzen dutenak txarangaren atzetik saltoka sartu ahal izango diren arren, lehenengo buelta eman ondoren zezen plazatik atera beharko dute. Dena den, argibide guztiak gonbidapenak jasotzen dituztenean jakinaraziko zaizkie. Gonbidapena lortu ez dutenek ezingo dute sartu. Zezen plazaren edukiera arazoak direla-medio hartu du Tolosako Udalak gonbidapenen zozketa egitearen erabakia. Izan ere, lehenengo aldia da sistema hau ezartzen dutena.
28kanala_00044
28kanala
Inauteri egunetarako balkoiak apaintzeko tradizioa indartzeko lehiaketa antolatu du Tolosako Turismoak eta Tolosa&Cok Ostegun gizenerako zintzilikatu beharko dira apaingarriak, eta 300 euroko saria izango du irabazleak Tolosa Turismoak eta Tolosa&Co herriko merkatarien elkarteak, inauterietan balkoiak apaintzeko ohitura indartzeko lehiaketa bat antolatu dute elkarlanean. Lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea; nahikoa da balkoiak Ostegun Gizen goizerako apainduta egotea. Epaimahaia, moda eta espazioen dekorazioan adituek osatua, Tolosako kaleetatik igaroko da goiz horretan bertan eta balkoi original, koloretsu eta dibertigarriena aukeratuko du. Irabazlea egun horretan bertan emango da jakitera Tolosa Turismoa eta Tolosa&Co-ren sare sozialen bitartez, eta 300 euroko saria jasoko du Tolosa&Co establezimenduetan trukatzeko. Inauterietan balkoiak apaintzeko tradizioa duela bi hamarkada baino gehiago sortu zen Tolosan. Antza denez, inspirazioa Azkaratek Galtzaundiri eskaini zion bertsoetako bat izan zen. Bertan, jaiegunetan etxeetako leiho eta balkoiak apaintzeko elementu gisa ohegainekoak jartzea aipatzen da. Horrela hasi ziren alde zaharreko Letxuga kaleko merkatariak barandetan oihalak jartzen. Harrezkero, ohitura haziz joan zen, eta tolosarrak balkoiak, terrazak eta begiratokiak oihal koloretsuz apaintzera animatu ziren, urtez urte tonalitate eta motiboak aldatuz. Azken urteotan parte-hartze txikiagoa nabaritu da, eta horrek bultzatu du Tolosako Udaleko turismo saila ekimen hau aurkeztera. Berezitasun honi eustea eta Tolosa festa dibertigarri honetan kolorez betetzea dira helburuak.
28kanala_00045
28kanala
Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariek hasiera eman diote 2024 denboraldiari Urtarrilaren 21ean Garingo mendi lasterketarekin eman zioten hasiera Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariek 2024ko denboraldiari. 11 kilometro eta 574m-ko desnibel positiboa duen lasterketa azkarrean lehiatu ziren 254 korrikalariren artean izan ziren Alpino Uzturreko lasterkariak ere. Lokatz artean gozatu eta sufritzeaz gain, emaitza politak eskuratu zituzten. - Aitor Eceiza 13.n ( zapatila puskatuarekin lasterketa erdia baino gehiago egin behar izan zuen arren) - Endika De Las Heras 21.n (etorkizun handiko lasterkari gaztea ) - Uxer Mozo 43.n (bere maila etengabe hobetzen ari den korrikalaria) - Igor Arostegi 63.n (lasterketa luzeetan ibili arren egoera guztietara moldatu eta bikain dabilen lasterkaria) - Julian Galarza 217.n (betidanik taldean egon den beteranoa, bere onenak eman eta emaitza txukunak lortzen jarraitzen duena) - Oier Zubeldiak lehen lasterketa zuen Alpino Uzturre taldearekin, lehen postuetan lehiatzen aritu zen arren, digestio arazo batzuk medio ez zuen igandekoa amaitzerik izan. Horrelakoak ere gertatzen dira eta beti aurrera! Zorionak denei eta jarraitu horrela!!
28kanala_00046
28kanala
SKIRITROPHY-ko 40. edizioa izan da asteburuan Skiritrophy-ko 40.edizioa ospatu da eta bertan izan dira Alpino Uzturre taldeko iraupen eskiko eskiatzaile gazteak. Alpino Uzturreko taldeko iraupen eskiko eskiatzaile gazteak parte hartze bikaina izan dute pasa den asteburuan 40. aldiz ospatu den Skiritrophy lehiaketan. Hona hemen gazteek lortutako emaitzak: URTARRILAK 20 LARUNBATA: - U12 mutilak: Iker Aranburu 42.n URTARRILAK 21, IGANDEA: - U14 neskak: Inge Arin 93.n eta Libe Curras 99. - U16 neskak: June Aranburu 53.n. Zorionak denoi eta jarraitu horrela!
28kanala_00047
28kanala
Merkealdia: probetxurik handiena ateratzeko aholkuak Armairua beteko duzu nahiz eta ia erabili gabeko arropa asko izan? Merkealdian erosketa arduraz, zentzuz eta ahal den berme handienaz egin behar da Garai honi etekin handiena ateratzeko, zer behar dugun jakin behar duzu, eta erosketa konpultsiboak saihestu: Planifikatu. Egin ezazu zerrenda bat behar duzun horrekin eta aurrekontu bat prestatu. Horrela jakingo duzun non dagoen zure muga. Presioa. Ez erosi presiopean eta publizitateak duen eragina saihestu. Oso merke dauden produktuekin kontuz ibili: kalitate txarreko produktu bat prezio merkean erostea ez da pagotxa. Ondo aukeratu. Erosi produktu baliagarriak eta benetan erabiliko dituzunak. Merkealdiari benetan etekina ateratzeko, luzaroago erabil daitezkeen artikuluetan inbertitu behar da eta beste denboraldi batzuetan ere balio izango dutenetan. Itzultzeak. Eskatu tiketa, gorde eta itzultze-politikari buruz galdetu. Erreklamatu. Arazorik izanez gero, eskatu erreklamazio-orria. Eta gogoratu, merkealdian ez dira zure eskubideak murrizten eta horretarako establezimenduek zenbait arau bete behar dute: Agerian egongo dira jatorrizko prezioa eta prezio beheratua. Produktu merkatuek merkealdian ez dauden beste produktuez bereizita egon behar dute. Bestalde, saltoki bat merkealdian baldin badago, salmentan dauden produktuen erdiek, gutxienez, merkeago egon behar dute. Produktuen bermea ez da inola ere aldatuko, eta 3 urtekoa izango da produktu berrietarako. Denda fisikoek finkatzen dute itzulketa-politika eta iragarrita egon behar du. Establezimendu ugarik onartzen dute produktua itzultzea edo aldatzea, baina zenbait saltokietan aukera hori ez dute onartzen, beraz, eska ezazu itzulketa-politikari buruzko informazioa produktu bat erosi baino lehen. Online erositako produktuak itzultzeko, aldiz, 14 eguneko epea izango duzu. Ordaintzeko politikari dagokionez, kontuan izan saltokiak ez daudela txartel bidezko ordainketak onartzera behartuta eta gutxieneko zenbateko bat ezar dezakete txartel bidez ordaintzeko. Kasi batean zein bestean, saltokiak horren berri eman beharko du. Produktu bat erosten duzun bakoitzean eskatu eta gorde erosketa-txartela (erreklamazioren bat egin behar baduzu, beharrezkoa izango da). Saltokia ematera behartuta dago nahiz eta merkealdian egon. Arazorik baldin baduzu, lehenengo establezimenduarekin akordio batera iristen saia zaitez. Hori ezinezkoa bada, erreklamazio-orria eskatu eta Kontsumobiden aurkeztu.
28kanala_00048
28kanala
100 urte bete ditu Jose Ignacio Yarza Cipitriak Osasuna eta umorea lagun, pozik ari da urtebetetzea ospatzen. 100 urte bete zituen Jose Ignacio Yarza Cipitriak larunbatean, urtarrilaren 20an, eta emaztea, alabak eta senitartekoez inguratuta ospatu zuen ehungarren urtebetetzea. Atzo, aldiz, Beatriz Unzue alkatea eta Arantza Lopez zinegotziak zoriondu zuten Yarza bere etxean. Udalaren izenean, txapela ere jantzi zioten oroigarri gisa. Zorionak Jose Ignacio!
28kanala_00049
28kanala
Ero-Etxe Elkartearen XXXV. Krosak baditu irabazleak Gizonezko Infantiletan Beñat Iraola Arozenak lortu du lehen postua 6 minutu eta 57 segundoko denborarekin. Emakumezko Infantiletan Maren Etxeberria izan da lehen sailkatua, 8 minutu eta 7 segundoko marka egin ondoren. Gizonezko Alebinetan lehena Beñat Alegria izan da, 4 minutu eta 58 segundotan amaitu du ibilbidea. Emakumezko Alebinetan garaile Irina Mendizabal izan da 5 minutu eta 8 segundorekin. Gizonezko Benjaminetan Yared Usifohk lortu du lehen postuan sailkatzea bi itzuliak 4 minutu eta 7 segundotan egin ostean. Emakumezko Benjaminetan Sara Regillaga Arranzentzat izan da lehen postua, 4 minutu eta 34 segundo behar izan ditu lasterketa amaitzeko.
28kanala_00050
28kanala
Nagusitasunez irabazi du Redline Mekanika TAKEk Goar Artetxeren taldeak erraztasunez lortu du Grupo de Santiago mendean hartzea. TAKEk lehia poltsikora eraman du Burgoseko taldeari 99-64 irabazi ondoren.
28kanala_00051
28kanala
Aiz-Orratz/Veleta elkartea da aurtengo Iñauterizale Kuttuna Kabi Alai Kuttun izendatu dute elkartea, danborradarekin eta jaialdiarekin, haurrak Iñauterietan protagonista izan daitezen egiten duten lanagatik Gaur arratsaldean eman dira ezagutara Iñauteriak iragarriko dituen kartela eta Ostegun Gizeneko txupinazoa botako duen Kabi Alai Kuttuna. Aiz-Orratz/Veleta elkartea izango da ardura hori izango duena, hala erabaki du aitortza hori egiten duen Kabi Alai elkarteak. Haur danborrada eta jaialdia antolatuta, haurrak Iñauterien parte izan daitezen egiten duten lana eskertu eta txalotu nahi izan ditu horrela Kabi Alaik. Gaurko ekitaldian 2024ko Iñauteriak iragarriko dituen kartela ere ezagutu ahal izan da. Joan den urtean hasitako bideari jarraituz, lehiaketa bidez hautatu da aurtengoa. 51 pertsonak parte hartu dute lehiaketan, 11 emakumek eta 38 gizonezkok; bikote misto bat ere aurkeztu da lehiaketara. Guztira 65 lan aurkeztu dituzte. Denen artetik Irune Elicegui tolosarrak eta Xabier Isasti getariarrak elkarrekin sortu duten 'Txilabak' izeneko kartela hautatu du epaimahaiak. Oraingoan, izenak berak ondo azaltzen duen moduan, Ostegun Gizeneko txilaben kolore eta motiboetan du oinarria kartelak.
28kanala_00052
28kanala
2007tik gaur arte Tolosako Iñauterietan jasotakoa 28 Kanalak sortu zenetik gaur arte Tolosako Iñauterien inguruan egindako edukia duzue atal berezi honetan ikusgai. Urtez-urte Iñauterietan jaso dugunaren bilduma; herria, herritarrak eta jaia nola aldatu denaren isla.
28kanala_00053
28kanala
Estalpe berria Arratzaingo eskola publikoaren patioan Herriko hezkuntza publikoaren azpiegiturak hobetzeko etengabeko ahaleginean, Udalak inbertsio berri bat gauzatu du Arratzaingo eskola eremuan. Azken hilabeteetan, Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHI ikastetxeek elkarbanatzen duten eraikinaren barne patioan estalpe berri bat jartzeko lanak egin ditu Udalak. Hemendik aurrera, beraz, beste espazio estali bat edukiko du Arratzaingo eskola eremuak, eta bertako ikasleek euria ari duenean ere patio estalia eta bertan dagoen parkea erabiltzeko aukera izango dute. Inbertsio berri horrek 148.135,16 euroko aurrekontua izan du, eta dagokion esleipen prozesua egin ondoren, Udalak Cumenorte S.L. enpresari esleitu dizkio estalpea eraiki eta instalatzeko lanak. Obraren finantziaziorako, Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Udalaguntza 2022 dirulaguntza lerrora aurkeztu zuen proiektua eta guztira 88.881,16 euro eskuratu ditu (inbertsio osoaren %60a). Eraikinaren barne patioan ezarritako estalpe berriak, eguraldiaren gorabeheren eraginik gabe, aisialdia aire zabalean gozatzeko aukera berri bat ematen die Fleming zein Erniobeako ikasle eta hezitzaileei. Inbertsio berri hau Amasa-Villabonako Udalak Fleming Herri Eskolako zuzendaritzarekin adostutako eskola publikoaren azpiegitura eta instalakuntzak hobetzeko inbertsio-plangintzaren baitan kokatzen da.
28kanala_00054
28kanala
Alpino Uzturreko iraupen eskiko taldekideak asteburuari begira Asteburuan jokatuko den iraupen eskiko sailkapen internazionalari begira daude U10 eta U16 kategorietako Alpino Uzturre taldeko eskiatzaileak. Larunbatean, urtarrilak 20, U10 eta U12 kategoerietan Iker Aranburu lehiatuko da, igandean, berriz, gainontzeko kategorietako eskiatzaileak lehiatuko dira. U14 kategorian Libe Curras eta Inge Arin, U16 kategorian Nerea Cestona eta June Aranburu. Europako nazionalitate ezberdinetako eskiatzaileak elkartuko dira eta zorterik onena opa diegu Tolosako taldekideei!
28kanala_00055
28kanala
Tolosako EAJko Udal Taldeak "Atauts" babesteko eskaria helarazi dio EH Bilduko Udal Gobernuari datozen iñauteriei begira Iazko iñauterietan Oteizaren "Atauts" eskulturak jasan zituen kalteak ekiditea eta tolosar guztion ondarea babestea da asmoa Gaur goizean, Tolosako EAJko Udal Taldeak honako eskaera hau egin dio EH Bilduko Udal Gobernuari datozen iñauteriei begira: babes dezala Triangulo Plazan kokatzen den Oteizaren "Atauts" eskultura. Arrazoiak honako hauek dira: - Iazko iñauterietan eskultura honek pairatu zituen kalteak ekiditearren eta errepika ez daitezen.- Tolosar guztiona den ondarea babestearren.- Tolosako Udalari, aurreko Udal Gobernuak hala erabakita, "Atauts" eskulturaren berroneratzeak diru kopuru haundia suposatu diolako; zehazki, 9.498,50 eurotako kostua suposatu du tolosarrontzat gauzatutako konponketak.
28kanala_00056
28kanala
Asteburu bikaina Alpino Uzturre taldearentzat Emaitza bikainak lortu ditu Alpino Uzturre taldeak bai iraupen eskiari dagokionean baita asfaltoari dagokionean ere. Alpino Uzturre taldeko Erika Alvarez bigarren geratu da Betelun urtarrilaren 14an ospatutako krosean, zorionak! Bestalde, Aragoiko txapelketa jokatu da asteburuan Panticosan, Espainiako kopa barne, eta Alpino Uzturre iraupen eskiko taldekideak emaitza bikainak lortu dituzte: - Master 1 mutilak skating: Harkaitz Labeaga 2.n - Master 1 mutilak klasikoan: Harkaitz Labeaga 2.n - U16 neskak skating: June Aranburu 2.n - U16 neskak klasikoan: June Aranburu 2.n - U14 neskak skating: Libre Curras 7.n eta Inge Arin 5.n - U14 neskak klasikoan: Libe Curras 1.go eta Inge Arin 4.n - U12 mutilak gymkanan: Iker Aranburu 4.n - U12 mutilak klasaikoan: Iker Aranburu 1.go Zorionak denei eta jarraitu dezatela horrela!!
28kanala_00057
28kanala
Soronea mendi taldea aurkeztu dute Larunbat goizean egin zuten ekipamendu berriaren aurkezpena, bertan taldeko kide guztiak elkartu ziren argazki saioa egin eta ondoren entrenamendu saioa burutu asmoz.
28kanala_00058
28kanala
Hiru puntuak Belabietan geratu dira 6-3ko emaitzarekin irabazi du talde moreak arratsalde honetan Lehenengo zatian markagailuan bi aldiz aurreratu ondoren, bigarren zatia menperatuz irabazi du partidua Lauburuk.
28kanala_00059
28kanala
Tolosala 4 - 1 Donipari Javi Mugikaren taldeak 3 puntuak lortu ditu Uzturpen Talde urdinak maila handia adierazi du Donipariren aurka. Lehen atalean gol bateko aldearekin joan dira atsedenaldira 2-1eko emaitzarekin. Bigarren atalean beste bi tanto lortu dituzte tolosarrek eta 4-1eko emaitzarekin amaitu da lehia.
28kanala_00060
28kanala
Aurrez aurre. Ander Martinez de Rituerto Ander Martinez de Rituerto pertika jauzilaria ezagutu dugu aste honetako Aurrez aurre atalean. Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da Matx. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.
28kanala_00061
28kanala
OSASUN ETA KIROL JARDUNALDIAK Bigarren hitzaldi bat antolatu du Alpino Uzturrek, oraingoan kirol psikologiari buruz.Hizlari gisa, Itsasne Blanco psikologoaren laguntza izango dugu. Kirol psikologia gero eta garrantzitsuagoa da kirolariaren errendimendu eta osasunari dagokionez.Horregatik gonbidatu zaudete otsailaren 23an, 18:00etan, Tolosako Kultur Etxean egingo den ate irekiko hitzaldi honetara. Ziur oso interesgarria izango dela denontzat ditugun zalantzak argitzeko. Kaixo!!Nire izena Itsasne Blanco da, Elorrion bizi naiz eta 25 urte ditut. Psikologian graduatu nintzen Euskal Herriko unibertsitatean. Gradua bukatu orduko errendimentu altuko kirolarien psikologian espezializatutako masterra egin nuen Unisport Management School-en. Hori bukatutakoan seguidan eta kirolaren psikologiako master ofiziala egin berri dut Universidad European.Txikitatik oso lotuta egon naiz kirolarekin eta horrek dakarren guztiarekin, lehiaketak barne. Beti entrenatu gatituzte alde fisikotik eta alde taktikotik, baina psikologiaren aldetik ez gaituzte prestatzen erronkei aurre egiten kapazak izateko. Horregaitik erabaki nuen Kirol psikologian espezializatzea.
28kanala_00062
28kanala
Abiadura-murriztaile berriak, Tolosako lau puntutan Kondeaneko Aldapan, Gudari kalean, Jon Andoni Irazusta kalean eta Larramendiko sarrera-irteeran jarri edo berritu dira, errepideko segurtasuna indartzeko eta ibilgailuen abiadura apaltzeko helburuarekin. Ibilgailuen abiadura moteldu eta oinezkoen segurtasuna indartzeko abiadura-murriztaileak jarri edo lehendik zeudenak berritu ditu Tolosako Udalak herriko lau lekutan. Kondeaneko Aldaparen ginaldea da kokaleku horietako bat, Inmakulada Lanbide Ikastolaren parean. Ikusgarritasun gutxiagoko puntua da, errepidearen malda aldatzen baita leku horretan. Haur ugari ibiltzen da egunerokoan, gainera. Jon Andoni Irazusta kalean (biala) ere jarri dira, Trinkete plaza eta Ibaiondo kalearen arteko bidegurutzearen inguruan. Frantziako Tourra pasatzeko kendu egin behar izan ziren aurretik zeudenak, eta leku berean berriak jarri dira orain. Eremu horretan errepidean pintaketa lanak ere egingo dira. Larramendi auzoko gasolindegiaren inguruan ere jarri dira berriak, oinezkoen pasabidea babesteko. Gudari kalean, berriz, Samaniego kaleko bidegurutzea baino lehen jarri da.
28kanala_00063
28kanala
Tolosako EAJk 2024ko udal aurrekontuen aurka bozkatu du EH Bilduko Udal Gobernuaren adostasunerako borondate ezaren ondorioz EAJk Udal Gobernuari helarazi zizkion 12 proposamenetatik bakarra txertatu da aurrekontuetan Harriduraz irakurri du azken egunetan Tolosako EAJk, tokiko prentsan Udal Gobernuak oposizioak egindako 12 proposamenak "begi onez" ikusten zituela adierazten zuenean, helarazitako 12 proposamenetatik bakarra txertatu baitzen pasa den abenduaren 28ko Ohiko Osoko Bilkuran onartu ziren 2024ko Tolosako Udal aurrekontuetan. Hasiera batetik, Udal Gobernuak ez du inongo borondaterik izan aurrekontuak oposizioarekin negoziatzeko eta hitzartzeko. Txertatutako proposamen bakarra, gainera, mozio bitartez eta aho batez onartutako "Tolosako zaintza sistemaren diagnostiko erreala eta osatua egitea, eta horri erantzungo dion zaintza plan feminista eta integral bat osatzea" izeneko ekimena izan da; derrigorrezkoa zen ekimen hau aurrekontuetan txertatzea, ez baita zilegi mozioen bitartez eragileen aurrean konpromezuak hartzea eta gero hauek aurrekontuetan ez islatzea. Praktikan, beraz, proposamen bat bera ere ez zaiola onartu argi eta garbi ikusten du Tolosako EAJk, eta jarrera honek, aurka bozkatzera eraman du udal talde jeltzalea. "Begi onez" ikusi bai, herriaren aurrean solasteko prest azaldu, baina negoziatzeko eta hitzartzeko egiazko borondaterik ez. Tolosako EAJ ez dago Udal Gobernuak aurreikusten dituen aparkalekuena bezelako plan eta azterketa integralen aurka, baina ez luke nahi hauek aitzaki bezala erabiltzea erabakiak ez hartzeko; jadanik hartu daitezkeen erabakiak egon badaudelako, azterketa berri gehiegitan dirua eta denbora galdu gabe. Era berean, auzoetako inbertsioei dagokienean, eta erabaki zailak diren neurrian, proiektuak lehenesteko orduan irizpide argiak ipin ditzala eskatu dio Tolosako EAJk Udal Gobernuari. Esan bezala, EAJko udal taldeak 12 proposamen egingarri eta zentzuzko ipini zituen mahai gainean 2024ko aurrekontuei begira: Santa Clarako eremu osoari begira azterketa sakon bat (Zumardi Txikia herritarrentzat berreskuratzeko alternatiba zehatza, kalearen irisgarritasun arazoak konponbidean ipintzeko lanak, etb.); Alondegia eta Lapurdi plazetan hutsik dauden lurrazpiko aparkalekuentzat udal plangintza bat kotxeak kaleetatik ateratzeko asmoz; gutxieneko eskuhartze bat San Esteban auzoko Ferialekuan, bertan garatzen diren kirol eta kultur jarduerei duintasun handiagoa eskaintzeko (aldagelak eta dutxak); Iurre auzoko plazak berroneratzeko partida bat aurreikustea aurtengo aurrekontuetan. Lau proposamen hauek, bakar batzuk aipatzearren, onartu ez diren proposamen horietako batzuk dira. Edozein kasutan, 2024ko aurrekontuen aurka bozka eman duen arren, Tolosako EAJk ez du adostasunerako bidea irekitzeko itxaropenik galtzen eta elkarlanean aritzeko borondatearekin jarraituko dutela adierazi dio Udal Gobernuari, hori bai, jarrera aldaketa bat eskatuz.
28kanala_00064
28kanala
Urteko lehen porrota Tolosa CFk 0-1 galdu du Mulierren aurka urteko lehen jardunaldian. Lehia estua izan da talde gorria eta urdinaren artean baina azkenean nafarrak gailendu dira.
28kanala_00065
28kanala
Trafiko mozketa, urtarrilaren 5ean Trafiko mozketa puntualak egingo dira kalejirak direla eta Datorren ostiralean, urtarrilak 5ean, Erregeen kabalgata izango da. Hori dela eta, goizean zehar kotxez hustu beharko da Rondilla kalea, bertatik pasako baitira arratsaldean kalejirak. Horrez gain, trafiko itxiera puntualak egingo dira 17:00-19:00 bitartean kalejirak pasatzen diren puntuetan (Zerkausia kalea - Korreo kalea - Gorriti Plaza - Barrena eta Rondilla kaleak - San Frantzisko ibiltokia, Geltoki kalea). Kalejira amaitu bezain laster irekiko da trafikoa.
28kanala_00066
28kanala
Txapelak banatu dituzte Larunbat arratsaldean jokatu dira Migel Soroaren oroimenezko torneoaren hiru finalak Beotibar pilotalekuan. Lehenengo partiduan, Kadete mailakoan Perurena izan da irabazlea. 18 eta 5eko emaitzarekin amaitu da lehia Olanori aurre hartuta. Lehenengo Mailan, Apezetxea eta Olidenek 22 -21eko emaitzarekin irabazita lortu dute txapela jaztea. Zubizarreta - Apeztegia bikoteak maila onean jokatu duen arren, ezin izan du partida irabazi. Oso partida lehiakorra izan da 561 pilotakada izan direlarik. Elite mailan, 22-5ekoa izan da emaitza, lehia desorekatu baten ondoren Labaka eta Lizeaga dira txapeldunak eta Fernandezek eta Lozak bigarren postuarekin konformatu behar izan dute. 500 pelotazaletik gora gerturatu dira Beotibarrera eta lehiaketa guztian zehar emozioz betetako partiduak ikusteko aukera izan da. Ogi Berri Txapelketa antolatzen dutenen partetik eskerrak eman nahi izan dizkiete, pilotariei, pilota elkarteei, babesleei, Tolosako Udalari eta nola ez frontoira gerturatu diren zale guztiei.
28kanala_00067
28kanala
Tolosako Udalak arratsaldean egingo du Abenduko Osoko Bilkura 18:30ean hasiko den plenoa zuzenean eskainiko du 28 Kanalak, telebistan nahiz webgunean. Bederatzi puntuk osatzen dute gaurko Osoko Bilkurako gai zerrenda. Nabarmentzekoa da gaur onatuko direla 2024ko Aurrekontu Orokorrak. Ondorengoa gaiak jorratuko dira: 1. Akta hau onartzea: 2023ko abenduaren 1eko ohiko Osoko Bilkurakoa. 2. Erantzutea BPXPORT XXI SLU enpresak egindako eskaera: Tolosako udal kirol-instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida kontratuan Usabal kiroldegiko udal-langileen bajen ordezkatze gainkostuari buruzkoa. 3. Onartzea Rondilla Luzapena eremuko eta Alondegiko aparkalekuetan indarrean dauden prezioak eguneratzeko eskaria. 4. Hasierako onarpena ematea 2024ko Aurrekontu Orokorrari. 5. 2023/17 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa. 6. 2023/18 Kreditu aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa. 7. Pentsioari buruzko mozioak: EHBilduk (EHPM) aurkeztutakoa. EAJ/PNVk aurkeztutakoa. 8. EHBilduk aurkeztutako mozioa Irun eta Brinkola arteko ADIFen trenbidea eta RENFEren aldiriko zein distantzia erdiko zerbitzuak hobetzeko. 9. Galderak eta eskaerak.
28kanala_00068
28kanala
Matx desafioa: Alpino Uzturre Alpino Uzturre taldeko Aitorrek eta Maialenek egin dute Matxen asteroko desafioa. Goilaran arrautza bana jarri, ezpainen artean hartu eta frontoiaren beste aldera nor iritsi ote da azkarren? Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da Matx. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.
28kanala_00069
28kanala
Gure datuak sarean, pribatutasuna noraino zaindu behar dugu? Argi dago mundu digitalean gero eta denbora gehiago pasatzen dugula, eta tarte horretan gure datuak partekatzen ditugula. Datu horiek datu pertsonalak izan daitezke, pribatuak ala ez, edota gure jarduera digital horri dagozkionak. Honek bere arriskuak ditu noski, baina bizitza errealean bezala, arrisku horiek asumitzen ditugu gure jarduera digitalarekin aurrera egiteko. Belaunaldi kontua ere badago tartean. Helduenek errezeloz egiten dute orokorrean (beren burua eremu ezezagunean ikusten dutelako), gazteenek aldiz inolako arazorik gabe partekatzen dituzte haien datuak, arinegi akaso. Datu pertsonalekin dugu kezkarik handiena noski. Batez ere kalte pertsonala zein ekonomikoa eragin dezaketelako. Gure datuak eskuratzeko modurik zabalduena phishing-a da, baina ez dugu ahaztu behar horrelakoetan guk geuk ematen ditugula gure datuak, itxuraz benetakoa dirudien eskaera bati erantzunez. Horren adibide dira Whatsapp kontua bahitua izandako kasuak, eta baita banku edo banaketa zerbitzuen itxura hartuz gure banku/kreditu txartelen datuak edo pasahitzak eskuratzeko kasuak. Batzuk antzematen errazak badira ere, gero eta iruzur landuagoak aurki ditzakegu. Interneten erosketa kopurua nabarmen igotzen den garai honetan, argi ibili beharra dago. Harremanetarako sareetan (Tinder adibidez) arreta berezia jarri behar dugu, azken helburua harreman fisikoa izan ohi delako, eta beraz uneren batean gure datu pertsonalak partekatu behar ditugulako ezinbestean. Baina zuzeneko kalterik eragiten ez diguten kasu asko ere baditugu, eta horiek gainera errazago onartzen ditugu, normalean guk ere onura bat lortzen dugulako. Plataforma ezberdinek erabiltzaileen ekarpenei esker funtzionatzen dute. Noski, arrakasta lortutako erabiltzaile/ekarpenen araberakoa dute. Gure ekarpena tanta bat izan daiteke itsasoan, baina ezinbestekoa itsasoa osatzeko. Gaur egun gainera bakoitzaren beharren/nahien araberako sareak ditugu. Lanerako (Linkedin estilokoak), kirolerako (Wikiloc, Strava, Trailforks, ...), harremanetarako (Tinder), Bidaiatzeko (Booking, Tripadvisor) edo aisialdirako orokorrean (Facebook, Instagram). Nik, esaterako, Wikiloc zerbitzua erabiltzen dut maiztasun handiz. Horrek nire datu geografikoak publiko egitea dakar. Edozeinek jakin dezake non egon naizen (erabiltzaile izen batekin lotuta dago bakarrik, printzipioz). Nik baldintza hori onartu egiten dut, eta beste erabiltzaileen datuak (ibilbideak kasu honetan) baliatzeko aukeraren truke. Gune handiek erabiltzaile profilak sortzen dituzte eduki pertsonalizatuak eskainiz. Denok ikusi dugu bilaketaren bat egin ostean gai horrekin lotutako produktuen eskaintzak jasotzen ditugula, edo nabigatzailearen lehen orrialdean "gure intereseko" albisteak agertzen zaizkigula, hots, gure jarduera algoritmo horiek bideratuta dago. Honek ez du berez txarra izan beharrik, baina kontziente izan behar dugu eduki haien intereseko eduki batzuk beste batzuen gainetik jartzen dituztela. Nork bere burua mundu digitaletik ahalik eta gehien urruntzea aukeratzen dute batzuek, baina ez dut uste hori bideragarria denik. Gizarteak ezin bestean horra garamatza. Bankuek, edota administrazioak berak ere hainbat tramite internet bidez egitera behartzen gaituzte gero eta gehiago. Kontua da zentzuz eta modu arduratsuan jokatzea, partekatzen ditugun datuek zein erabilera izan dezaketen kontutan hartzea, eta erabakia modu kontzientean hartzea, hots bizitza errealean egingo genukeena egitea. Gai honek ertz asko ditu edonola ere, adibidez, gure datuekin zer nolako erabilera egiten den sakonago aztertzeko modukoa da, edo haur eta nerabeek zer heziketa jasotzen duten honen inguruan, baina horiek aurreragorako utziko ditugu.
28kanala_00070
28kanala
Trafiko mozketa, abenduaren 24an Trafiko mozketa puntualak egingo dira kalejirak direla eta Datorren igandean, abenduak 24, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izango da. Hori dela eta, goizean zehar kotxez hustu beharko da Rondilla kalea, bertatik pasako baitira arratsaldean kalejirak. Horrez gain, trafiko itxiera puntualak egingo dira 17:00-19:00 bitartean kalejirak pasatzen diren puntuetan (Zerkausia kalea - Korreo kalea - Gorriti Plaza - Barrena eta Rondilla kaleak - San Frantzisko ibiltokia, Geltoki kalea). Kalejira amaitu bezain laster irekiko da trafikoa.
28kanala_00071
28kanala
Irati Lacunzak irabazi du kirolari onenaren saria Guztira, 122 banakako kirolari eta zortzi talde saritu dira, 21 kirol modalitate ezberdinetan. Kirolari onenarena ez ezik, emakumezko kirolari onenaren saria ere jaso du igerilari tolosarrak. Lacunzaren lorpen maila ikusita, Usabal kiroldegiko sarreran brontzezko plaka jarriko zaio. Aurtengo kirol gala honetan, Lacunzari txapela jarri dioten bezala, beste hainbat kirolari ere saritu dituzte. Epaimahaikideek bi motatako sariak bereiztu dituzte: bata marka-lorpenetan oinarritzen da, bestea, errekonozimenduarena da. Marka-lorpenen sailari dagokionez, hauek izan dira sarituak: emakumezko kirolari onena Irati Lacunza (hegats igeriketan), eta gizonezko kirol talde onena Unai Saralegi eta Unai Regillaga (judokak). Aldi berean, etorkizuneko kirolariak ere saritu dituzte sail honen barruan: neska promesarena Nahia Garridok (igerilaria) jaso du, eta, mutil promesarena aldiz, Ander Martinez de Rituertok (pertika jauzia). Aipatutako kirolari guzti hauek, Aritz, kontuz kreatiboak diseinatzailearen eskulanak jaso dituzte oroigarri gisa. Gainera, 100 euro baino gehiagoko erosketa balea ere eman zaie. Soilik kirolari onenentzat banatu dituzte turroia eta, BPXport-en eskutik, doako urteko kirol abonoa.
28kanala_00072
28kanala
ELIKADURA-JOKABIDEEN NAHASMENEN INGURUKO JARDUNALDIA (TCA) SANDRA PIÑEIROREN ESKUTIK Pasa den Abenduaren 15ean, Sandra Piñeirok Remando en la Oscuridad liburua eta bere bizipen pertsonalak plazaratu zituen Tolosako kultur etxean Sandra Piñeirok, Alpino Uzturrekin elkarlanean, TCAei buruzko jardunaldi interesgarria eskeini zuen.Pertsona ororen osasun mentala, kirolean eta eguneroko bizitzan, ezezaguna bezain garrantzitsua da.Horregatik, gure taldekidearen eskutik ahotsa eta argia eman nahi izan dizkiogu guretzat hain garrantzitsua den gai honi.Gure elkartetik bultzatutako lehen jardunaldia izan zen, eta Tolosako herritarren erantzun bikaina ikusita, kultur etxea beteaz, ziur aski ez da azkena izango.Eskerrik asko Tolosako Udalari, Intujai antzerki taldeari, 28 Kanalari eta ekimen hau babesten aritu ziren guztiei.
28kanala_00073
28kanala
Gabonetan hondakinen bilketa zerbitzua indartuko da Jai egunak tarteko, abenduaren 24an eta 31n gauez ez da bilketa zerbitzurik eskainiko, hondakinak aurretik edo ondoren jasoko dira. Gabon garaian hondakinen bilketa sisteman hainbat aldaketa egingo dira, 24 eta 31 gauetako bilketaren ordez, egun horietan hondakinak egunez edo biaraumunean, hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean jasoko dira. Tolosaldeko Mankomunitateak Tolosan egingo dituen aldaketak ondorengok dira: Abenduak 23, 24 eta 25 Abenduak 22, ostiral goiza:Papera, ontziak eta errefusa jasoko dira landa eremuan. Abenduak 23, larunbat gaua:Organikoa, papera, ontziak eta errefusa jasoko dira herri osoan. Abenduak 24, igande goiza:Ohiko zerbitzuetan aldaketarik ez.Landa eremuko organikoa: Gabonetan astearte eta igandetan jaso beharrean asteartean bakarrik bilduko da. Abenduak 24, igandea, 13:00-18:00 bitartean:Organikoa, errefusa eta ontzi arinak herri erdiguneko edukiontzietan jasoko dira. Aurrebilketa ere egingo da. Abenduak 24: igande gauean: EZ DA ZERBITZURIK EGONGO Abenduak 25, astelehen goiza:Papera: 2 ekipo aterako dira erdiguneko edukiontziak jasotzera. Abenduak 25, astelehen gauean:Organikoa, errefusa eta ontziak bilduko dira herri osoan. Aurrebilketa ere egingo da. Kartoi bilketa egiteko berriro ere 2 ekipo aterako dira edukiontzien aldamenean dagoena jasotzeko. Abenduak 26, astearte goiza:Papera, ontziak, errefusa eta organikoa jasoko dira landa eremuan. Gainerako ibilbideetan aldaketarik ez. Abenduak 31 eta urtarrilak 1:Hasiera batean, abenduaren 23, 24 eta 25ean bezala egingo dira bilketa zerbitzuak Urtarrilak 6 eta 7:Urtarrilak 6 eta 7an paper bilketa zerbitzua indartuko da. Gainerako zerbitzuetan aldaketarik ez. Tolosako Udalak Gabon jaietan kale garbiketa zerbitzua indartuko du, batik-bat jai egunen ondorengo egunetan. Komunak, irekiak zein itxiak, ere jarriko dira Andia eta Antonio Lekuona kaleetan. Zerkausiaren alboan, berriz, modulo handi bat jarriko da.
28kanala_00074
28kanala
Amets Aranbarri eta Irati Larrañaga izan dira Zizurkilgo Gau Krosean garaile Amets Aranbarrik iaz bigarren postua lortu bazuen ere, larunbat honetan lehen postuan iritsi da Zizurkilgo Gau Krosean. Irati Larrañagak bitan parte hartu du proba honetan baina ez zuen lehen postua lortzea helburu, sorpresa polita izan da beraz Usurbildarrarentzat.
28kanala_00075
28kanala
Urdax Magunazelaia gairaile Euskadiko Harri Handien Txapelketan 10.150 kilo jaso ondoren, 26 urteko gazte bizkaitarrak marka berria ezarri du txapelketa honetan. Bigarren postua Gari Garmendia Idiazabaldarrarentzat izan da, 25 urterekin txapelketako harri-jasotzaile gazteena izan da. Lehen aldiz parte hartu du lehia honetan eta 6.175 kilo jaso hondoren bigarren sailkatu da norgehiagokan. Hirugarren postuan Xabier Aranburu "Guzta" sailkatu da, lehia estua izan du Gipuzkoako txapeldunak Garmendiarekin, baina Garik 350 kiloko aldearekin irabazi dio Guztari.
28kanala_00076
28kanala
Oinatz Mujika, Nora Ansorena, Paula Ansorena eta Julen Madariaga irabazle Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketan Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren 16. edizioan 263 komiki jaso dira. Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe "Josevisky" komikigileak eta Ainara Azpiazu "Axpi" Ilustratzaileak osatu dute epaimahaia. 263 komikitik 257 izan dira lehiaketan parte hartzeko baldintzak bete dituztenak, eta horietatik hauek izan dira irabazleak: 9 urtera arte: Oinatz Mujika Aginalde "Uretako Lagunak" 10-12 urte bitartean: Nora Ansorena Irizar "Tortila ametsaren bila" 13-16 urte bitartean: Paula Ansorena Irizar "Lorategiko erregina" 17 urtetik gora: Julen Madariaga Murua "Nire Itsasoa" Sari hauez gain, aurten berrikuntza moduan Danonartean argitaletxearekin komikia argitaratzeko aukera eman zaio komikietako bati. Sari honen irabazlea Libe Carballo Aranburu izan da "Beldur naiz, eta zu?" lanarekin.
28kanala_00077
28kanala
Olentzero eta Mari Domingi Amasa-Villabonan dira dagoeneko Olentzero eta Mari Domingi Amasa-Villabonara iritsi dira gaur goizean, herriko Gabon jaien hasiera ofiziala markatuz. Bikote magikoak, gainera, toki estrategikoa bat aukeratu du: Udaletxeko balkoi nagusia. Horrela, posizio pribilegiatu horretatik, Amasa-Villabonako txoko bakoitzean gertatzen dena ikusteko aukera izango dute, eta herritar guztien portaeraren berri izango dute. Udalak herriko Gabonetako ospakizunari ukitu berezia gehitu nahi izan dio aurten, eta horretarako, Udaletxeko balkoia apaintzen duten Olentzero eta Mari Domingiren irudi berriak ekarri ditu, Platero Gigantes enpresan erosiak. 2.492,60 euro bideratu ditu figura dekoratibo berri hauetara. Bestetik, gaur arratsaldean herriko kaleak Gabonetako apaingarri koloretsuekin argituko dira, guztiontzako giro magikoa sortuz. 8.972,15 euro bideratu ditu Udalak dekorazio hori alokatzera eta jartzera, eta Maykolux enpresa adituaren esku utzi du zeregina. Datozen asteetan, beraz, herritarrek eta bisitariek ikuskizun argitsu batez gozatu ahal izango dute, Amasa-Villabona Gabonetako espirituz betetako agertokia bihurtuko baita.
28kanala_00078
28kanala
Kutxazain berria jarri dute Alkizan Kutxabankek Alkizako udaletxeko eskaratzean dagoen kutxazain automatikoa berritu du. Inaki Irazabalbeitiak, Alkizako alkateak, eta Xeber Irastortzak, Kutxabank-eko ordezkariak, kutxazain berriaren funtzionamendua aztertzen izan dira. Inaki Irazabalbeitiak akordura ekarri du duela hiruzpalau urte herriko kutxazaina ixteko asmoa zegoela jakin zuela udalak eta horrek kezka handia sorrarazi zuela herritarren artean. Udalak garai hartan Kutxabankeko arduradunekin hitz egin zuen azaltzeko kutxazain-zerbitzua herrian izateak mesede handia egiten diela alkizarren egunerokotasunari. Irazabalbeitiak eskertu egin du Kutxabankek herritarren eta udalaren eskaera aintzat hartu izana, "herritarrak oso gustura daude orain kutxazainaren zerbitzu hobetuarekin". Xeber Irastortzak adierazi du, aurreko makina zaharkitua aldatu izana eta bere ordez funtzionalitate eta segurtasun handiagoko makina berria jarri izanak adierazten duela Kutxabankek landa-herrietako herritarrekin eta udalekin finantza-zerbitzu egokia emateko duen konpromisoa. Gaineratu egin du 'Alkizakoa Tolosaldeko herri txikien kutxazainak berritzen aurrena izan da eta gainerako herrietakoa etorriko dira segidan'.
28kanala_00079
28kanala
Egia esango al diogu? Atmosfera berezia sortzen da Eguberrietan, halako giro berezia. Euforia modukoa, ilusioa... salbuespenak salbuespen. Halako batean, kaleetako dekorazioa aldatzen da, argitu, apaindu... eta jendea hara eta honantz erosketetan, nahiz eta sareetako putreek ere ehizatzen gaituzten. Baina abenduaren 24a gerturatu ahala, dilema jartzen zaigu mahai gainean: "Egia esango al diogu? Nik oraindik ez nioke esango, ilusioa itzaliko litzaioke", edota, "polita da ipuin hori errealitate moduan bizitzea"... eta urtero, hurrengo urterako uzten dugu kontua. Jaiotza jartzen dugu, eta berari ere parte hartzea gustatzen zaio. Maria, Jose, astoa, idia, izarra, goroldioa... eta Jesus haurtxoa. Orain Olentzero ere jartzen du, denda batean figura bat erosi eta berak margotu ostean. Ez dago ondo margotuta, narrats samar dago, baina berak egina denez, denoi gustatzen zaigu hori ere jaiotzan jartzea. Abenduko arratsalde motzetan, eguneroko paseoan, eskutik emanda parkerako bidean, begiak dir-dir jartzen zaizkio kaleko argiekin. Nik uste, egun hauen bueltan alaiago egoten dela. "Ze polita, ezta?", botatzen du egunero. Amonaz oroitzen da: "berak ere maite zituen gabonak Abenduaren 24ean, gaztetxoak etxera abestera etortzen direnean emozionatu egiten da: Olentzero joan zaigu, mendira lanera. Intentziorekin ikatza egitera. Aditu duenean, Jesus jaio dala, lasterka etorri da berri ematera". Eta bera ere, abesten hasten da. Ez da berez musika zalea, baina Eguberrietako kantak bereziki maite ditu. Gauaren ostean, lehena izango da jaikitzen, eta etxeko guztiak esnatzen gaitu. "Etorri da, etorri da...". Eta ordu gutxi lo eginda, baina bere ilusioarekin animatuta, jaikitzen gara denok. Jesus ez omen zen abenduaren 25an jaio, solstizioko festen gainean jarri omen zuen jai eguna Aita Santuak. Jada 91 urte ditu aitonak. Merezi al du esatea Jainkoa ez dela existitzen eta dena ipuina dela? Egia esango al diogu?
28kanala_00080
28kanala
Xabier Zeberiok bakarkako proiektu berriko bideoklipa aurkeztu du PAUSE proiektuko lehen bideoklipa da eta datozen egunetan egingo ditu zuzeneko lehen aurkezpenak Xabier Zeberioren bakarkako proiektua FORBIDDEN COLOURS disketxearekin kaleratu da Aitor Etxebarriaren produkzio musikalaren ardurapean. Zuzeneko lehen aurkezpenak: Abenduak 23an, Gasteizen Abenduaren 28an, Tolosan Abenduaren 30ean, Markinan
28kanala_00081
28kanala
Foru Aldundiak 2024ko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoa osoan Opari itxurako edukiontzi erraldoi bat lurraldeko eskualde guztien barrena ibiliko da eta herritarrak egutegiaren bila irribarre batekin hurbiltzera gonbidatuko ditu. Opari itxurako edukiontzi erraldoi bat Gipuzkoa osoan barrena ibiliko da, Gabonetako espiritua zabaltzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero berariaz antolatzen duen argazki lehiaketako argazkiekin osatutako egutegia banatzeko. 2024ko egutegiaren leloa Gipuzkoa kirolzale da. Kontzeptu horrek balioa eman nahi dio lurraldeak arlo horretan duen jarduerari, Gipuzkoaren kirol espirituan laguntzen duten pertsonak, klubak, federazioak eta taldeak ikusarazteko. Guztira, 479 argazki jaso dira, eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak hamahiru hautatu ditu: garailea, azalean jartzeko; eta hamabi hilabeteetarako beste argazki bana. Abenduaren 17an TolosaldeanAbenduaren 13an hasiko dira egutegia banatzen, Donostian, eta, ondoren, abenduaren 23ra arte edukiontzia udalerri hauetan barrena ibiliko da: Errenteria, Irun, Andoain, Tolosa, Beasain, Urretxu, Eibar, Bergara, Azpeitia eta Zarautz. Hain justu ere, Tolosara, abenduaren 17an helduko da. San Frantzisko pasealekuan, artxiboaren parean banatuko dira egutegiak 12:00etatik aurrera. Goizero, aipatutako egunetik aurrera, Opari edukiontzia udalerri horietako erdigunean azalduko da, herritarren artean interesa pizteko. Tolosan 12:00etatik aurrera jaso ahal izango dira egutegiak. Opari edukiontziaren barruan, gainera, Aldundiak testuinguru horretan abian jarri duen kanpaina bat aurkituko dute. Bertan, irribarre egiteko gonbidapena egiten da, eta keinu horrek bakoitzaren osasun psikologikoan dituen onurak aipatzen dira, Zure irribarrea oparirik onena lelopean. Pablo Perezen irudia, azaleraPablo Perez urretxuarrak irabazi du Aldundiak egutegia osatzeko egindako argazki lehiaketa eta, ondorioz, haren argazki harrigarria jaso du azalean. Aurtengo lehiaketak gipuzkoarren kirolzaletasuna eta balioak erakustea izan du helburu eta urretxuarraren argazki irabazleak lokaztutako jokalari taldea eta haur bat ditu protagonista. Irune Berasaluze Gobernantza diputatuak sari banaketa ekitaldian azaldu zuenez, 479 argazki aurkeztu dira lehiaketara, denetariko kirol praktitak eta kirolariak erakusten dituztenak. Eta, hain justu, horixe bilatu dute aurtengo deialdian, Berasaluzeren esanetan: "Gipuzkoarren kirolzaletasuna erakustea, bizimodu aktibo eta osasuntsu baten alde egiten dugun apustuari balioa emanez eta kirolaren bitartez elkarbanatzen duguna ospatuz". Horrekin batera, honako hau gehitu zuen: "Natura da beste protagonista, argazkietan oso ondo ikusten baita gure mendi-itsasoen edertasuna eta horietaz gozatzeko gipuzkoarren zaletasuna, urtaro guztietan". Pablo Perezekin batera, hauek dira aurtengo lehiaketaren irabazleak: Iñaki Oregi (urtarrila), Lazaro Gonzalez (otsaila), Ander Morea (martxoa), Jose Venegas (apirila), Iosune Negredo (maiatza), Lander Tolosa (ekaina), Carlos Mediavilla (uztaila), Mikel Cavero (abuztua), Arbil Iciar (iraila), Alberto Beloki (urria), Aitor Agirrezabal (azaroa) eta Gurutze Ariznabarreta (abendua). Guztira, 4.000 euro banatu dira saritan, 1.000 euro irabazlearentzat eta 250 euro gainerako 12 aukeratuentzat. Urtero bezala, epaimahaia Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteko kideek eta Aldundiko ordezkariek osatu dute. 40.000 egutegi banatuko diraEkimen horrekin, Aldundiak 40.000 egutegi banatuko ditu lurralde historiko osoan.Ildo horretan, gainera, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Donostiako egoitzan abenduaren 18tik urtarrilaren 5era erakusketa bat izango du ikusgai, egutegiaren edizio honetarako jasotako hogei argazkirik onenekin -San Juan kalea 27-. img src="
28kanala_00082
28kanala
Kantu-jira herrikoia, Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria egiteko Amasa-Villabonako Udalak kantu-jira herrikoia antolatu du abenduaren 24rako. Hitzordua Arroako plazan izango da, goizeko 11:00etan. Villabonako Udalak Olentzero eta Mari Domingiri merezitako ongietorria egin nahi die abenduaren 24 goizean. Horretarako, kantu-jira herrikoia antolatu du Amasa-Villabonako kaleak Gabon kantekin eta jai giroz alaitzeko. Ospakizun berezi honetarako hitzordua goizeko 11:00etan izango da, Arroa auzoko plazan. Bertatik abiatuta, parte hartzaileek Gabon giroa zabalduko dute ibilbidean zehar: Santiago Egoitza, Malkar plaza, Txistulari plaza eta Erreboteko plaza. Musika protagonista Udalak gabon kanten zerrenda bat osatu du, eta herriko ikastetxeetako ikasleak dagoeneko hasi dituzte entsegu lanak. Dena den, abenduaren 24ko kantu-jira herrikoia Shrabani Aranzabe zuzendariak gidatuko du. Musikari dagokionean, aldiz, Aitor Furundarena akordeoi jolearen esku egongo da. Herriko hainbat musikarik ere bat egingo dute ekimenarekin. LH eta DBHko ikasleek izena eman beharko dute aurrezIrrika Aisialdi Elkarteko hezitzaileak arduratuko dira LHko eta DBHko ikasleen parte-hartzea koordinatzeaz. Beraz, ekimen honetan parte hartu nahi duten gaztetxoek izena eman beharko dute aurrez galdetegi hau osatuz. Izena emateko azken eguna abenduaren 22a izango da. HHko ikasleei dagokionean, aldiz, gurasoez lagunduta parte hartu beharko dute. Besamotza Konpartsa, kantu-jiran bidelagunHerriko buruhandi eta ipotxak bidelagun izango dira Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko ospakizunean, Besamotza konpartsak ere bat egin baitu ekimenarekin, eta herriko kaleak zeharkatuko ditu kantuan, jai giroan lagunduz. Udalak eskerrak eman nahi dizkie Seaska Haurreskola, Zubimusu Ikastola, Fleming Herri Eskola, Irrika Aisialdi Elkartea, Besamotza Konpartsa eta herriko musikariei ekimen honen antolaketa lanetan laguntzeagatik, eta bide batez, ikasle guztiak gonbidatu nahi ditu kantu-jiran parte hartzera eta Amasa-Villabonan Gabon-giro paregabea sortzera. Gozatu dezagun elkarrekin Gabonetako magiaz!
28kanala_00083
28kanala
Bertsoaz eta zirkuaz gozatzeko aukera izango da 'Gure Bertso Zirkua' ikuskizunean Bertsoa eta Zirkua uztartuko dituen saio berezia antolatu dute elkarlanean Harituz Bertsozale Elkarguneak eta Gure Zirkuak. Ahozko inprobisazioa eta zirkuko disziplina desberdinak uztartuko dituzte zuzenean bertsolariek eta Gure Zirkuko artistek. Abenduaren 23an izango da emanaldia, Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Gure Zirkuko karpan, arratsaldeko 19:00etan. Gure Zirkuko artistek eta lau bertsolarik parte hartuko dute saioan: Oihana Bartra, Unai Mendizabal, Andoni Egaña eta Alaia Martin. Gai-jartzaile lanetan Iker Iriarte eta Imanol Artola arituko dira. Ikuskizun berezia da Harituzek eta Gure Zirkuak antolatu dutena. Harituz Bertsozale Elkarguneak 10 urte egin ditu aurten eta urteurrena ospatzeko, bertsoak eta zirkua elkartzeaz gain, Gure Zirkuko karpan egingo den emanaldian, ez dira faltako umorea, musika eta beste hainbat sorpresa, publikoaren gozamenerako. Saioaren antolakuntzan lagundu dute Galtzaundi Euskara Taldeak eta Tolosako Udalak. Sarrerak nola eskuratu Emanaldirako sarrerek 15euroko prezioa dute, eta presentzialki lortzeko, Alegiako Ixkiña tabernara, Tolosako Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara edo Villabonako Iru-aldeta tabernara gerturatu beharko da. Online lortzeko ordea, hemen eskuratu ditzazkezu. EROSI SARRERAK
28kanala_00084
28kanala
SARA AGUIRREK BI EMAITZA HANDI LORTU DITU DIZIPLINA DESBERDINETAN Alpino Uzturreko korrikalariak hirugarren postu lortu du senior mailan Etxebarri Xtremeko txakurkrosean, eta lehen postua Amurrioko krosanean. Gure korrikalariak, txakurkrosean oso lan ona egin du. Modalitate horretan emaitza oso onak egindakoa da , baina nabarmentzekoa da bere lehen krosean egin duen lehen postua.Gure kirolariek modalitate desberdinetan parte hartzen dute eta horrek kirolariaren eta taldearen kalitatea igo egiten dute.Taldearen filosofia beti kirolariak edozein dela ere modalitatea gozatzea da helburua.Zorionak
28kanala_00085
28kanala
"Harrobitik": Izarne Sarasola Izarne Sarasola futbol jokalari ibartarrarra Harrobitik elkarrizketa saioan izan da. Realeko jokalariaren hastapenak eta ibilbidea izan ditugu hizpide. Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da Matx. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.
28kanala_00086
28kanala
UXUE OIARBIDEK BERE MENDI LASTERKETA ESTREINUAN BIGARREN POSTUA LORTU DU Tolosako gazte korrikalariak bere mendi lasterketa estreinaldian, Etxarri Aranatzen merituzko bigarren postua infantil kategorian lortu du. Asteburu honetan Alpino Uzturreko korrikalariak, konpetizioko mendi lasterketako bere estreinaldian, nesketan infantil kategorian bigarren postu on bat lortu du. Albiste on bat elkarte ta taldearentzat,korrikalari hain gazte hauekin, elkarteak mendi lasterketetan etorkizuna bermatuta bait du.
28kanala_00087
28kanala
Porrota etxean Tafa FS eta Lauburu KEren arteko lehia 1-5 amaitu da arerioaren alde. Ibarrako taldea ez da talde nafarra mendean hartzeko gai izan eta porrota jasan behar izan du. Talde moreak 16 puntu ditu sailkapen taulan.
28kanala_00088
28kanala
Migel Soroa Memorialaren final laurdenak jokatu dira Beotibarren Finala abenduak 30ean jokatuko da 17:00etan hasita Lehen mailako jokatutako bi final laurdenak Apezetxea-Oliden bikoteak 22-17ko emaitzarekin eta Lizeaga-Canseco bikoteak 22-12ko emaitzarekin irabazi dituzte. Elite mailako final laurdena Fernandez-Loza bikoteak irabazi dute, 22-09ko emaitzarekin.
28kanala_00089
28kanala
Hitzarmen berria lortu dute Tolosaldeko Asunción Klinikako langileek KPIa bermatzen duten igoerak izango dituzte soldatetan, eta beste hainbat aurrerapen ere adostu dituzte LAB sindikatuak jakinarazi duenez, hilabetetan zehar borrokan aritu ondoren Tolosaldeko Asunción Klinikako langileek ontzat eman dute enpresak mahai gainean jarritako proposamena, "gaur, LABek aukera eman die langileei bozkaren bitartez akordioaren aldeko edo kontrako bozka emateko; izan ere, negoziazio hasieraz geroztik oraingoa izan da enpresaren aldetik aldaketarik garrantzitsuenak jasotzen zituen proposamena." Hobekuntza hauek jasoko ditu hitzarmen berriak: 2024ko urtarrilaren 1an %11ko igoera izango dute langileek beren ordainsarietan Kontzertazio berriekin, enpresak 2022-2023ko atzerapenak ordainduko ditu Enpresak 2024ko KPIa hurrengo urtean negoziatzeko konpromisoa hartu du 38 orduko murrizketa lan-orduetan, lau urtetan 1592 ordutara helduko delarik orduen kopurua Langileek egunero ordaindu beharreko aparkaleakuak %50eko beherapena izango du LABek adierazi du borrokarik gabe akordio hau ez litzatekeela posible izango "greben eta mobilizazioen bitartez enpresa estutzea lortu dute, eta KPIa bermatzen duen eta bestelako hobekuntzak dakartzan akordioa mahai gainean jarrarazi diote zuzendaritzari."
28kanala_00090
28kanala
Tolsaldeko saltokiak geroz eta eraginkorragoak Tolosaldeko 16 saltokik azterketa energetikoak egiteko aukera izan dute, Tolosaldea Garatzenen eskutik Eskualdeko 16 saltokik azterketa energetikoak egiteko aukera izan dute, euren denda eta establezimenduetan aurrezpena eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko. Tolosako 11 saltoki, Villabonako 5 saltoki eta Zizurkil eta Ibarrako saltoki bana izan dira proiektuan parte hartu dutenak eta saltokien egoera energetikoa aztertzeaz gain, aurrezpen energetiko eta ekonomikorako hobekuntza proposamenak egin dira. Proiektua bi atal nagusitan banatu da Alde batetik, saltokietara bisita teknikoak egin dira establezimendu bakoitzeko egoera bertatik bertara aztertu ahal izateko: argiteria eta erregulazio irizpideak, hotz ekipoak, makina elektrikoak, klimatizazio sistema, establezimenduaren isolamendua, ur bero sanitarioaren erabilera, etab. aztertu dira. Bestetik, saltoki bakoitzeko elektrizitate kontratuaren azterketa egin da: kontratatuta duten potentziaren egokitasuna, kontsumo nagusiak zein ordutegi-tartetan egiten diren, etab. behatuz. Lortutako emaitzen arabera, saltokiei hobekuntzarako proposamena luzatu zaie, euren faktura elektrikoaren kostua gutxitzeko helburuarekin, hain zuzen. 18 saltokitan, urtean, 16.487,66€ aurrezteko potentziala dagoela ondorioztatu da Azterketak zenbait ondorio nabarmenena jaso ditu, tartean, 18 saltokitan, urtean, 16.487,66€ aurrezteko potentziala dagoela, bataz beste %17,9ko aurrezpena suposatuko lukeena. Proiektua, Piztu Tolosaldea Energia Estrategia barruan kokatzen da Tolosaldea Garatzenek dinamizatu eta sustatzen duena, Foru Aldundiak finantzatuta, eta eskualdeko merkataritza elkarteek eta udalek lagunduz.
28kanala_00091
28kanala
Mari Luz Esteban etorriko da Tertulia Literarioara abenduan Tertulia Literarioaren hurrengo saioa izango da abenduaren 20ean Tolosan. Oraingo honetan, Mari Luz Estebanek idatzitako 'Haragizko erreformak' eleberria izango da irakurgaia eta Esteban bera ere izango da saioan. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.
28kanala_00092
28kanala
Izarne Sarasola izango da Matxen Harrobitik saioko gaurko elkarrizketatua Izarne Sarasola futbolari ibartarra Harrobitik elkarrizketa saioan izango da gaur 21:30etik aurrea. Aratz Losadak, Matxeko eduki arduradunak, elkarrizketatuko du kirolaria. Realeko jokalariaren egunerokoa eta bere kirol ibilbidea izango dira hizketagaiak. Zuzeneko elkarrizketa Matxen Instagram kontuan izango da ikusgai. Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da Matx. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.
28kanala_00093
28kanala
AITOR ECEIZAK IRABAZI DU ETXEBARRI XTREMEKO 10K MENDI LASTERKETA Alpino Uzturreko korrikalariaren lasterketa bikaina garaipen handi bat eskuratuz. Erakustaldi bikaina ere taldeko emakumeek eskeini zutena, Argi Txurrukak merituzko laugarren postu batekin eta Sara Aguirrek hirugarren postuarekin kanikros modalitatean. Alpino Uzturreko lasterkari batzuk Etxebarri Xtrem lasterketan lehiatu ziren pasa den asteburuan, emaitza bikainak eskuratuz. Aitor Eceizaren lehen postua gizonezkoen absolutu mailan, eta Argi Txurrukaren laugarren postua, hau ere 10k distantzian. Ezin dugu ahaztu Sara Aguirre ere, izan ere, kanikrosaren diziplinan eta denboraldi honetako bere lehen lasterketan hirugarren postua lortu bait zuen, bere ohikoa den maila erakutsiaz.Asier Urbistondok ere lasterketa on bat egitea lortu zuen asteburu borobil bat ixteko talde Tolosarrarentzat.
28kanala_00094
28kanala
Amaia Elizaran dantza garaikideko konpainiak 'In a Loop' pieza estreinatuko du Montrealen Amaia Elizaran tolosarrak bi hilabeteko egonaldia egin du bertan, hamairu dantzarirekin lanean Amaia Elizaran dantza garaikideko konpainiak 'In a Loop' pieza estreinatuko du abenduaren 6an Montrealen (Kanada). Sorkuntza hau dantzari tolosarrak udazken honetan École de Danse Contemporaine de Montrealen izan duen egoitza artistikoaren emaitza da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Conseil des Arts et Lettres de Quebec-en arteko lankidetzari esker, Gipuzkoako Dantzagunearekin batera. Lana bi hilabetez garatu da, hamahiru dantzari kanadarrek parte hartu dute eta Amaia Elizaranen lehen koreografia da non dantzari gipuzkoarra bera ez den eszenatokira igotzen. Dantzari gipuzkoarra eszenatokira igotzen ez den lehen koreografia da "In the Loop" "In a Loop" euskal konpainia gaztearen zortzigarren sorkuntza da. Ikuskizun berri honen bidez, Amaia Elizaranek indibidualtasunaren bilaketa irudikatu nahi izan du etengabe eraldatzen ari den aldi baterako bukle baten barruan. Bere estiloari leial, Amaia Elizaranek ideia berak errepikatzean eta inprobisazioan oinarritu du bere ikerketa koreografikoa. "Uste dut 'In a Loop'-ekin giro murgiltzailea sortzen dugula, eta, aldi berean, norbanakoak bere lekua, bere espazioa aurkitzen duela, efimeroa denak aurrera egiten duen bitartean", azaldu du Elizaranek. Amaia Elizaranek koreografo lana bakarrik egiten duen lehen aldia da. "Maila handiko eta sormen handiko hamairu dantzarirekin lan egiteko aukera izan dut", azaldu du, "zorte handia izan dena. Azken pieza garatzen lagundu dute, Québéc-era eramaten nituen ideietatik abiatuta".
28kanala_00095
28kanala
Inauterietan salmenta postuak kalean jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalik Abenduaren 20ra arte egin ahal izango dira eskaerak aurrez aurre, postaz edo telematikoki Tolosako Udala hasia da, pixkanaka, Inauterien prestakuntza lanei heltzen. Aurten otsailaren 8tik 14ra ospatuko dira, eta ohiko moduan kaleetan salmenta postuak egongo dira. Tolosako Udalak postu horiek jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabaldu du eta abenduaren 20ra bitarte aurkeztu ahal izango dute eskaera interesdunek. Eskaera nola egin Hiru modu ahalbidetu ditu Udalak eskaera egiteko: Pertsona fisikoek Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE) egin dezakete eskaera aurrez aurre, astelehenetik asteazkenera eta ostiralean 7:15etatik 14:15era eta ostegunean 7:15etatik 19:00etara Posta ziurtatu bitartez ere egin daiteke eskaera Correos bulegoan gutunazal irekia utziz, helbide honekin: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400 Telematikoki erregistro elektroniko bidez egin behar dute eskaera derrigorrez enpresek, profesional kolegiatuek, elkarteek... Eguneko eta gaueko salmenta bereizita Bi modalitate ezberdin bereizi dira: eguneko salmenta eta gauekoa. Honakoak dira beren ezaugarriak: Eguneko salmenta Orokorra: Lekua: San Frantzisko pasealekua Ordutegia: 9:00 - 00:00 Kategoriak: artisautza, arropa eta zapatak, elikagaiak, osagarriak eta bitxiak eta askotariko produktuak. Janaria saltzeko kamioiak: Lekua: Alondegi plaza Ordutegia: 9:00 - 00:00. Talo salmenta: Lekua: San Frantzisko pasealekua eta Alondegia plaza Ordutegia: 9:00 - 00:00. Globo salmenta: Lekua: Ibiltaria Ordutegia: 9:00 - 00:00 Gaueko salmenta Janari kamioi-dendak soilik: Lekua: Rondilla kalea 1 eta 9 Ordutegia: 22:00etatik 6:00ak arte. Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria hemen daude eskuragarri. Informazio gehiagorako Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin jarri daitezke herritarrak harremanetan 943 670 383 telefonora deituz, -era idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etatik 19:00etara.
28kanala_00096
28kanala
'Herriak ez du barkatuko' liburuaren aurkezpena Abenduaren 14an izango da saioa, 18:30ean Tolosako udaletxeko pleno aretoan Azken urteotan, Tolosako Udalak udazkeneko zenbait data esanguratsu bizikidetzaz hitz egiteko eta sakontzeko baliatu izan ditu, bertan ordezkaritza politikoa duten alderdi guztien adostasunari esker. Orain, abenduaren 10eko Nazioarteko Giza Eskubideen egunaren testuinguruan, 'Bizikidetza sustatzen' egitasmoaren barruan beste ekitaldi bat antolatu du. Abenduaren 14an 'Herriak ez du barkatuko' liburua aurkeztuko du Irati Goikoetxea idazleak, indarkeriak azken hamarkadetan eragin duen sufrimenduaz mintzo da eleberria. Pertsonaiak norbere eta besteen minaz hitz egitera eramaten ditu egileak, bere hitzetan, "zaila delako mina erreparatzea, minari erreparatzen ez badiogu". Irati Goikoetxea idazleak aurkeztuko du eta Maria Jauregi Lasa, ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba, elkarrizketatuko du bertan Liburuaren nondik norakoen berri emateaz gain, idazle beasaindarrak Maria Jauregi Lasa, ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba, elkarrizketatuko du. Elkarrizketa hori euskaraz izango da. Liburuan jasotakoak, nahiz ondorengo elkarrizketak bizikidetza mahaiaren helburuekin bat egiten dute. Izan ere, mahai-kideak ere jabetzen dira herrian, sufrimendu egoera asko eta oso desberdinak daudela, batzuk ezagunagoak, baina baita isilean egunerokotasunari txertatuak eta gure ingurune hurbilean gordetzen diren bizipen eta egoera isilagoak ere. "Errepikatu nahi ez dugun bidea aurrez-aurre erakusten digu" Horrez gain, bizikidetza mahaiko ordezkariek dioten moduan "bizi izandako indarkeria eta giza eskubideen urraketek, eta egun ere urratzen direnak, eragin eta eragiten duten mina ezagutzeak, errepikatu nahi ez dugun bidea aurrez-aurre erakusten digu, eta bizikidetza justu eta osasuntsuaren alde lanean jarraitzeko indarra ematen digu. Berriz ere errepikatu ez dadin, giza eskubide guztiekiko errespetua aldarrikatu, indarkeria guztiak arbuiatu eta gainditzeko bideak ireki eta gure gizartearen aniztasuna errespetatu behar dugu guztiok".
28kanala_00097
28kanala
Tolosa CF Eskubaloiak puntu batengatik galdu du BM Uteboren aurka Honekin sei porrota jasan ditu talde urdinak jarraian. Bolada txarrean dago Tolosa CF Eskubaloia, baina taldea gogotsu dago eta oraindik denbora du sailkapen taulan postuak igotzeko
28kanala_00098
28kanala
48 punturekin Eguzkitza Sagardotegia TAKEk Usabalen lortu du denboraldiko 8. garaipena Taldea sailkapen taularen lehen postuan dago eta postu hori mantentzeko gogor arituko da hurrengo jardunaldietan.
28kanala_00099
28kanala
Arratsaldean egingo du azaroko Ohiko Osoko Bilkura Tolosako Udalak 18:30ean hasiko da bikura, 28 Kanalak eta 28kanala.eus-ek zuzenean eskainiko dute. Gai ordenean 11 puntu daude.
End of preview. Expand in Data Studio
README.md exists but content is empty.
Downloads last month
52