text
stringlengths 0
20.2k
|
---|
izpiritu garbi bat da gorphutzik ez duena |
ezin ikhus ezin ukhi ezin negur daitena |
ontasun bai edertasun indar eta bothere |
nausitasun jabetasun guziak ditu bere |
gu denak haren meneko haren eskuan gare |
hark emanik baizen ez da gutan onik deusere |
iraganak oraikoak ethorkizunekoak |
gure gogoetak berak bai nolanahikoak |
guziak ikhusten ditu agerian jainkoak |
debalde dire harentzat ilhunpe ta zokoak |
o jainko egiazkoa zu zaitut adoratzen |
ahuspez ni hain ezdeusa natzaitzu ezeztatzen |
naizen guzia zuk nauzu egin eta beiratzen |
oi ni zer bihotzgabea ez bazintut maitatzen |
__________ |
trinitate saindua |
sinhesten dut jainko bat hiru presunetan |
aita sem izpiritu deitzen direnetan |
bakhotxa jainko bat da hiru horietan |
bainan jainko bat baizen ez da hiruetan |
aita lehen presuna semia bigarrena |
izpiritu saindua da hirugarrena |
zein da zaharren edo botheretsuena |
hiruek berdin dute bakharrak duena |
hiruak bethidanik berdin dire denez |
izatez bai botherez bai jainkotasunez |
hiruak bat izatez berexak presunez |
hiruak jainko bainan jainko bat baizen ez |
ene adimendua hemen suntsi hadi |
huntan harzak fedea argi ta gidari |
芦sinhesten zaitut禄 errok mixterioari |
bat beizik ez denaren hirurtasunari |
aita jainko zarena zure bothereak |
zeru lurrak daduzka gaindizka betheak |
bizia herioa egunak urtheak |
dire zure nahien eginarazleak |
aitarenganikako seme eternala |
jainko egiazkoa aita den bezala |
zu gizon egin zare hil ere bai hala |
gure amodioak ekharriz hortara |
izpiritu saindua zu ere jainkoa |
aita semen batasun amodiozkoa |
bieri zarraizkoten argita gozoa |
susta diezadatzu bihotza gogoa |
__________ |
aingeruak |
oi zein eder oi zein dohatsu |
jaungoiko botheretsuak |
zein garbi zituen kreatu |
zeruetan aingeruak |
gorphutz gabeko izpiritu |
miragarri ta sainduak |
hetarik ziren abiatu |
jaunaren mirakuiluak |
beren dohainez urguilutan |
hainitzak baitziren jarri |
nausi nahiz nahasmendutan |
zerua zuten ezarri |
jaunaren hasarrea sutan |
zitzaioten han jazarri |
orduan ifernura satan |
erori zen izigarri |
aingeru gaixtoak geroztik |
debru dire ifernuan |
eta orai gure ondotik |
dabiltza dethi munduan |
gure galarazteagatik |
ari zaizkigu guduan |
bainan jainkoak erorzetik |
beira gaitzala orduan |
aingeru onak berthutean |
zeren azkar egon ziren |
bethikotz saindutasunean |
jaunak finkatu zituen |
orai jainkoaren gortean |
oi zein dohatsu diren |
eta hek eginik lurrean |
oi zenbat gauza handi den |
mundura garenean sortu |
jaungoikoak bakhotxari |
aingeru bat eman daroku |