text
stringlengths
0
20.2k
begirale ta gidari
zenbat esker on ez diogu
zor gure aingeruari
bai eta zenbat errespetu
haren han izaiteari
o mikael arkanjelua
lagun gaitzatzu guduan
luzifer etsai beltz debrua
ehortz zazu ifernuan
gure eliz ama saindua
aita saindua buruan
izan dadila alxatua
oroz gorago munduan
__________
munduaren hastea eta gure lehen burhasoak
zerurik ez lurrik argirik egunik
ez zen nihun deusik oraino eginik
jainkoa bakharrik zen bera lehenik
bere baithan bethidanik
bere botherea noizbeit du alhatzen
ez denari dio badadin manatzen
zeru lurrak dire orduan agertzen
bizia ere da sortzen
sei egunez hola jainkoa zen ari
izate ematen gauza bakhotxari
azkenekotz baita gizonaren aldi
berex du hau egin nahi
lur garbi puxka bat eskura du hartzen
bere itxurarat maiteki orhatzen
bere hatsa dio gainera botatzen
gizona zaio xutitzen
zein eder ahal zen orduan gizona
justu eta saindu oi zein bihotz ona
nork erran dezake haren zoriona
jainkoak egin ziona
gizon idurirat jauna aphaldurik
mintzatzen zitzaion ondorat heldurik
ez dela on zion gizona delarik
izan dadien bakharrik
jainkoak adami lotarik emeki
sahetsetik zion hexur bat ebaki
eba zen hartarik lehen emazteki
adamen laguntzat jeiki
adam eta ebak egoitza lehena
baratze bat zuten daiten ederrena
dena zen heiena hango gozamena
salbu fruitu batena
sugeak ebari esondatzen dako
debeku fruitutik har dezan jateko
芦jaten baduzue bizirik bethiko
izanen zarete jainko禄
ebak adamekin fruitua jaten du
beren zoriona hortan zuten galdu
geroztik munduan zer kalte ez dugu
herio gaitz eta gudu
lehen burhasoek egin bekhatua
gure odolean dagoku sartua
nahiz bathaioan zaikun barkhatua
zein den ondoriotsua
zu bakharra zare birjina maria
notharik deus gabe jajotu garbia
sugearen buru ikharagarria
zuk jorik da eroria
__________
inkarnazionea
errefaua
jesus ona
jainko gizona
zu zare zu gure zoriona
oi zein gaitz zen zein etsigarri
bekhatuaren kaltea
ez balitz gutaz urrikari
gerthatu jainko semea
bekhatuaren hutsa nor zen
ezeztaraz zezakenik
aitari buruz semea baizen
ez zen ahala zuenik
zuhaur zinen jainko semea
gure ordain bilhakatu